Itxi

Saskibaloia

NBA

LeBron James 38.000 puntuko markara heldu da, eta gertu du Abdul-Jabbarren errekorra

AGENTZIAK | EITB MEDIA

364 puntu falta zaizkio 38.387 puntuan ezarrita dagoen kopuru historikora iritsi eta NBAko inoizko saskiratzaile onena bihurtzeko.

  • Lebron James

    Lebron James. EFE artxiboko argazkia

Los Angeles Lakerseko LeBron James jokalaria NBA ligaren historian 38.000 puntura iritsi den bigarrena bihurtu da bart bere taldeak Philadelphia 76ersen aurka galdu duen neurketan (113-112).

Kareem Abdul-Jabbar historikoaren atzetik, nahiz eta Lakersek 113-112 galdu duen.

Jamesek aipatu neurketako lehen laurdenean harrapatu zuen 38.000 puntuko marka, eta partida 35 puntu, 10 asistentzia eta zortzi erreboterekin amaitu zuen. Bere aurretik Kareem Abdul-Jabbar baino ez dago haren aurretik, harena baita NBAn indarrean dagoen 38.387 puntuko errekorra

Lakerseko hegalekoak 38.023 puntu ditu une honetan, beraz, Abdul-Jabbarren markatik 364 puntura dago. Aurreikuspenen arabera, eta Jamesen aurtengo puntuen batez bestekoak aintzat hartuta, datorren otsailean harrapatu eta gaindituko luke NBAko saskiratzaile onenaren marka Akronen (Ohio, AEB) jaiotako jokalariak.