Itxi

Saskibaloia

Champions Cup

Bidaideakek aurkari izango ditu Ilunion, Thuringia Bulls eta Porto Torres Champions Cupeko final-laurdenetan

EITB Media

Bilboko taldea A multzoan egongo da. Final-laurdenetako neurketak Alemanian jokatuko dira martxoaren 9tik 12ra artean.

  • Bidaideak

    Bidaideak, Bilbon jokatutako sailkatzeko faseko txapeldun. Argazkia: @BilbaoBSR

Bidaideakek Champions Cupeko final-laurdenetarako txartela lortu zuen otsailaren 4an Bilbon jokatutako sailkapen fasean. Bilboko taldea A multzoan egongo da, eta Ilunion, Thuringia Bulls (etxeko taldea) eta GSD Porto Torres taldeak izango ditu aurkari.

A multzoko norgehiagokak Alemanian jokatuko dira martxoaren 9tik 12ra artean. Bestalde, B multzoko neurketak Albacetek hartuko ditu, eta Amiab, Kanaria Handia, Galatasaray eta RSV Lahn-Dill taldeak arituko dira nor baino nor.

Multzo bakoitzeko lehen biak Lauko Finalera sailkatuko dira; hirugarren postuetan geratzen diren taldeak, aldiz, Euroliga 1 txapelketako Zortziko Finalera pasako dira.