Itxi

Saskibaloia

ERREGE KOPA

Ibon Navarrok eta Dario Brizuelak irabazi dute Kopa Unicajarekin (80-83)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Norgehiagoka oso parekatua izan da eta bi taldeen abantailak tartekatu egin dira 60na berdintzeraino. Unicajak garaipena lortu du azken laurdenean 80-83ko emaitzarekin.

6:48
Unicaja

Unicaja da saskibaloiko Errege Kopako txapeldun berria igande honetan Badalonako Olinpic sakibaloi-zelaian Lenovo Teneriferi 80-83 irabazi ostean. Malagako taldeak azken laurden bikaina jokatu du bere historiako bigarren Kopa irabazteko.

Ezustekoen Kopa honetako azken lehia bikaina parekatuta egon da, markagailuan aukera asko egon dira eta azken partzialera arte erabaki gabe geratu da, Unicajaren hiruko jaurtiketek eta asmatze handiagoak Tenerife bere lehen Kopa gabe utzi du.

Azken laurdenean 60-60ko berdinketarekin Unicajak gora egin du, saskiratzeak erraz sartzeko eta abantaila erosoak hartzeko konfiantzarekin. Eta Joventuten aurkako finalerdietako partidan ez bezala, Tenerifek ezin izan du emaitza irauli eta Marcelinho-Shermadini (21 eta 20 puntu) urrezko bikoteak ez zuen saririk izan finalean.

Baskonia, final-laurdenetan kanporatuta

Baskoniak ezin izan zuen final-laurdenetatik pasa Badalonako Joventuten aurka 94-81 galdu ostean. Gasteiztarrak nagusi izan ziren neurketaren lehen zatian, baina atsedenaldiaren ostean kataluniarrak nagusitu ziren eta hirugarren laurdenean lortutako aldea gaindiezina izan zen Peñarroyak zuzendutako mutilentzat.

 

Fitxa teknikoa:

80 - Lenovo Tenerife (16+23+21+20): Fitipaldo (3), Salin (7), Doornekamp (3), Cook (3), Shermadini (20) -hasierako bostekoa- Huertas (21), Fernández (16), Abromaitis (3), Guerra (4) eta Rodríguez (-).

83 - Unicaja (17+20+23+23): Perry (6), Carter (17), Barreiro (8), Ejim (3), Kravish (8) -hasierako bostekoa- Thomas (5), Díaz (6), Brizuela (7), Kalinoski (14) eta Osetkowski (9).

Epaileak: Emilio Pérez Pizarro, Benjamín Jiménez eta Fernando Calatrava. Ez dute inor kanporatu.