Itxi

Saskibaloia

ERREGEAREN KOPA

Bidaideak Bilbaok Kopako titulua defendatuko du Madrilen asteburu honetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Amivelen aurka jokatuko du ostiralean, 19:30ean, finalerdietara sailkatzeko.

  • Bidaideak Bilbao

    Bidaideak Bilbao. Argazkia: Bidaideak

Bidaideak Bilbao ostiral goizean abiatuko da autobusez Madrilera, eta bertan jokatuko du arratsaldetik aurrera gurpil-aulkiko saskibaloiko Errege Kopa, apirilaren 21a eta 23a bitartean jokatuko baita, Madrilgo Miguel Guillen Prim kiroldegian, Villa de Vallecasen.

Adrian Yañezen taldea Velez Malagako Amivel taldea mendean hartzen saiatuko da 19:30etik aurrera, larunbatean, balizko finalerdietan, Ilunion eta FDI Villa de Leganesen arteko partidako irabazlearen aurka jokatu ahal izateko (19:00etan).

Aurtengo txapelketako nobedade nagusia da hiru egunetan jokatuko dela, ohiko bi egunen ordez. Bertan parte hartuko duten taldeak Ligako lehen itzulia amaitzean lehen zortzi postuetan sailkatuta zeudenak izango dira.

Amiab Albacete - Fundacion Aliados, Econy Kanaria Handia - UCAM Murtzia, Bidaideak Bilbao - Amivel eta Ilunion - FDI Villa de Leganes dira final-laurdenetako lau norgehiagokak, martxoaren 9an egindako zozketaren arabera.

Ilunion da Errege Kopako talderik sarituena (19 titulu), Ademi Malaga (10), ONCE Andaluzia (7), Virgen del Rocio (4), ACE Kanaria Handia (2) eta Amiab Albacete eta Bidadeak Bilbao (1) taldeen aurretik.

 

Ordutegiak:

Ostirala

10:30: CD Ilunion - FDI Villa de Leganes (A)

13:00: Fundacion Aliados - Amiab Albacete (B)

16:30: Econy Kanaria Handia - UCAM Murtzia (C)

19:30: Bidaideak Bilbao - Amivel (D)

Larunbata

16:30: (B) kanporaketako garailea (C) kanporaketako garailearen kontra

19:00: (A) kanporaketako garailea (D) kanporaketako garailearen kontra

Igandea

09:30: Hirugarren eta laugarren postuak

12:00: Finala