Itxi

Saskibaloia

Apirilaren 25etik

Emakumezkoen Endesa Ligako titulua irabazteko play-offetako partidak eta egutegia

EITB MEDIA

Euskal ordezkari bakarrak, IDK Euskotrenek, Valentzia Basket egungo txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak final-laurdenetan. Joaneko partida apirilaren 25ean izango da, eta itzulikoa, apirilaren 28an.

  • IDK Euskotren Valentzia Basket taxpelduna izango du aurkari final-laurdenetan

    IDK Euskotren Valentzia Basket taxpelduna izango du aurkari final-laurdenetan. Argazkia: IDK.

IDK Euskotrenek apirilaren 25ean emango dio hasiera Emakumezkoen Endesa Liga irabazteko play-offari. Donostiarrek aurkari latza dute final-laurdenetan, Valentzia Basket egungo txapelduna. Kanporaketa, bi partidetara erabakiko da.

IDK-k zazpigarren tokian amaitu zuen liga erregularra eta valentziarrek bigarrenean, Perfumerias Avenidaren atzetik, eta ondorioz, final-laurdenetan elkarren aurka neurtu beharko dituzte indarrak.

Play-offetako egutegia, honako hau da:

FINAL-LAURDENETAKO PLAY-OFFAK:

A) Perfumerias Avenida vs Baxi Ferrol (Joanekoa: 61-49 / Itzulikoa: 87-69)

B) Valentzia Basket vs IDK Euskotren (Joanekoa: 59-60 / Itzulikoa: 79-69)

C) Casademont Zaragoza vs Movistar Estudiantes (Joanekoa: 74-65 / Itzulikoa: 62-47)

D) Spar Girona vs Hozono Global Jairis (Joanekoa: 50-60 / Itzulikoa: 70-47)

 

Joaneko partida: apirilak 25, osteguna

Itzuliko partida: apirilak 28, igandea

 

 

FINALERDIETAKO PLAY-OFFAK:

1) Perfumerias Avenida vs Spar Girona

2) B iValentzia Basket vs Casademont Zaragoza

 

Joaneko partidak: maiatzak 2, osteguna

Itzuliko partidak: maiatzak 5, igandea

 

FINALA:

FINALA: 1 Irabazlea vs 2 Irabazlea

 

1.J: maiatzak 9 osteguna

2.J: maiatzak 12 igandean

3.J: miatzak 16 osteguna (beharrezkoa izanez gero)