Itxi

Saskibaloia

Gaur 19:00etan

FC Bartzelona Regal-Real Madril, Endesa Superkopako finala

Erredakzioa

Katalanak Valentzia Basketen aurka nagusitu ziren (77-63) eta Real Madrilek erraz gainditu zuen CAI Zaragoza anfitrioia (64-72).

  • CAI Zaragoza-Real Madril. Argazkia: EFE

    CAI Zaragoza-Real Madril. Argazkia: EFE

Real Madrilek erraz gainditu du CAI Zaragoza anfitrioia Endesa Superkopa bigarren finalerdian (64-72), eta finalean Bartzelona Regalen aurka neurtuko ditu indarrak.

Neurketako aurreneko bi laurdenak parekatuta izan dira, baina atsedenaldiaren ostean partida erabaki dute zuriek.

Fitxa teknikoa:

64 - CAI Zaragoza (17+14+9+24): Van Rossom (3), Roll (10), Rudez (17), Aguilar (10) y Norel (4) -hasierako bostekoa- Jones (10), Stefansson, Llompart (2), Toppert (8) eta Fontet.

72 - Real Madril (21+15+22+): Llull (13), Suárez (1), Rudy Fernandez (10), Begic (2) eta Mirotic (14) -hasierako bostekoa- Pocius, Reyes (8), Sergio Rodriguez (6), Carroll (10), Slaughter (8), Draper eta Hernangómez.

Lehenago jokatu zen beste finalerdian, FC Bartzelona Regalek Valentzia Basketi irabazi zion (77-63), hein handi batean Mickealen asmatzeari esker. Bera izan zen partidako saskiratzaile nagusia 15 puntu eginda.

Amaierarako bost minuturen faltan, partida berdindu zuen Valentziak (60-60), baina katalanak 14 puntuko aldearekin nagusitu ziren azkenean.

Fitxa teknikoa:

FC Barcelona Regal: Huertas (7), Mickeal (15), Ingles (7), Lorbek (7), eta Tomic (12) --hasierako bostekoa--; Sada(3), Abrines (6), Todorovic (4), Wallace (-), Rabaseda (5), eta Jawai (11).

Valentzia Basket: Markovic (2), Martínez (13), Kelati (4), Doellman (9) eta Lishchuk (6) --hasierako bostekoa--; Rivas (7), Keselj (3), Larry (-), Faverani (14), Dubljevic (4) , Pietrus (-) eta San Miguel (1).

Partzialak: 22-12, 16-20, 19-17 eta 20-14.