Saskibaloia
Aurkezpen ofiziala
Endesa Liga, prest
Erredakzioa
Endesa Ligako denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da Madrilen. Sergii Gladyrrek irabazi du hirukoen lehiaketa eta James Gistek birrintzeena.
Alhaji Mohammed (Blancos de Rueda Valladolid), Tomas Satoransky (Cajasol), Charles Garcia (Mad-Croc Fuenlabrada), Marcus Slaughter (Real Madril) eta James Gist (Unicaja) jokalariek hartu dute parte birrintzeen lehiaketan. Azkenean birrintze onena James Gisek egin du.
Aldez aurretik, Hirukoen Lehiaketa egin dute. Carl English (Asefa Estudiantes), Alberto Corbacho (Blusens Monbus), Chad Toppert (CAI Zaragoza), Kostas Vasileiadis (Gescrap Bizkaia Bilbao Basket), Javi Salgado (Lagun Aro GBC), Sergii Gladyr (Mad-Croc Fuenlabrada), Rudy Fernandez (Real Madril) eta Rafa Martinez (Valencia Basket Club) jokalariak lehiatu dira. Garaipena, Sergii Gladyrrentzatz.
Ekitaldia Juanma Lopez Iturriagak aurkeztu du. Taldeetako izar nagusiak bertan izan dira, 18 jokalari Endesa Ligako talde bakoitzeko.