Itxi

Saskibaloia

Erregina Kopa

Spar Girona-Lointek Gernika, Erregina Koparen final-laurdenetako kanporaketan

EITB MEDIA

Gernikako taldeak martxoaren 20an jokatuko du, ostegunez. Finalaurrekoak larunbatean izango dira; final handia, ostera, igandean, martxoaren 23an.

  • Lointek Gernika taldea, aurkezpenaren egunean

    Lointek Gernika taldea, aurkezpenaren egunean

Lointek Gernikak Spar Girona izango du aurkari saskibaloiko Erregina Koparen final-laurdenetako kanporaketan, astearte honetan egindako zozketaren arabera.

Norgehiagokak Zaragozan izango dira, martxoaren 20tik 23ra, ostegunetik igandera, alegia. Honako hauek dira kanporaketa-partida guztiak:

A eta B kanporaketak ostegunean jokatuko dituzte; C eta D kanporaketak, aldiz, ostiral arratsalde-gau partean.

- A Kanporaketa: Spar Girona vs Lointek Gernika
- B Kanporaketa: Valentzia Basket vs Ozono Global Jairis
- C Kanporaketa: Perfumerias Avenida vs Movistar Estudiantes
- D Kanporaketa: Casademont Zaragoza vs Spar Gran Canaria

Lehen bi kanporaketetako garaileek (A eta B) jokatuko dute lehen finalaurrekoa; bigarrenean, berriz, C eta D kanporaketetako irabazleak lehiatuko dira. Azkenik, finalerdietan nagusi diren taldeen esku egongo da igandeko (martxoak 23) final handian egoteko txartela.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
15 Zuzenean 11:15 - 11:45 ''HELMUGA'' saioa
06 Zuzenean 12:00 - 14:00 PILOTA | Emakumeen Binakako finala: Arrizabalaga-Bergara vs Arraiza-Gaminde
06 17:05 - 21:00 PILOTA | Buruz Burukoa: Jaka vs P. Etxeberria
06 19:15 - 21:00 TXIRRINDULARITZA | 2025eko Itzuliko taldeen aurkezpena

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…