Saskibaloia
Igandean, 12:15ean
Lagun Arok aurreneko garaipena bilatuko du Bilbao Basketen aurka
Erredakzioa
Sito Alonsoren mutilek Gescrap Bizkaia hartuko dute Ilunben, denboraldiko aurreneko euskal derbian. Dani Diez eta Mamadou Samb gazteek ezin izango dute neurketa jokatu.
-
Gescrap-Lagun Aro. Artxiboko argazkia: EFE
Sito Alonsok taldea eraikitzen jarraitzen du, eta Dani Diez gaztea azken orduko baja izango da. Gainera Kuksiksek oraindik ez ditu bost lan saio jarraian egin, eta derbia proba garrantzitsua izango da.
Bizkaiko taldea gainditzeko Lagun Arok Alex Mumbru katalana gelditzeko gai izan beharko da. Gainera, talde beltzak kanpoko jaurtiketetan trebezia erakutsi du, eta Donostiako taldeak defentsa sendoa ezarri beharko du.
Bilbao Basketek denboraldiko bigarren garaipena bilatuko du. Fotis Katsikarisek Mamadou Samb izan ezik jokalari guztiak jokatzeko prest izango ditu, eta Miribillatik kanpo lehenengo garaipena lortzeko guztia eman beharko dute Ilunben.