Saskibaloia
Hiru porrot jarraian
'Mundu guztia isiltzeko eta lan egiten uzteko' eskatu du Kobe Bryantek
Erredakzioa
Bryantek bost eraztun lortu dituela gogoratu nahi izan du, eta zalantzak dituzten kazetari eta zaleei "tentelak" ez deitzeko mihia bridatu behar izan duela aitortu du.
-
Kobe Bryant. Argazkia: EFE
Kobe Bryant Lakers taldeko jokalariak adierazpen harrigarriak egin ditu hedabideen aurrean. "Mundu guztia isiltzeko" eta taldeari "lan egiten uzteko" eskatu du. Lakers hasiera kaskarra egiten ari da, jarraian hiru porrot jasota.
Bryantek bost eraztun lortu dituela gogoratu nahi izan du, eta zalantzak dituzten kazetari eta zaleei "tentelak" ez deitzeko mihia bridatu behar izan duela aitortu du.
"Emaitzarekin pozik egongo zarete azkenean, beti bezala. Ez du ulertzen. Moldatze aldian gaude", gaineratu du, haserre.