Itxi

Saskibaloia

Agurra

Scariolok Espainiako selekzioa utzi du

Erredakzioa

Hautatzaile izan den denboraldian, Espainiak bi aldiz irabazi du Europako txapelketa eta Londreseko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen.

  • Sergio Scariolo. Argazkia: EFE

    Sergio Scariolo. Argazkia: EFE

Sergio Scariolo Espainiako saskibaloi hautatzaileak kargua utzi du gaur. 2009ko otsailean entrenatzaile italiarrak Aito Garcia Reneses ordezkatu zuen karguan. Juan Antonio Orengak Scarioloren lekua hartuko du.

Hautatzaile izan den denboraldian, Espainiak bi aldiz irabazi du Europako txapelketa, Polonian (2009) eta Lituanian (2011).Gainera, seigarren sailkatu zen Turkiako (2009) Munduko Txapelketan eta Londreseko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen iragan udan.

Selekzioaren hurrengo hitzordua Esloveniako Eurobasketa izango da 2013ko irailean. Lehen fasean Kroazia, Polonia, Georgia, Txekiar Errepublika eta Eslovenia izango ditu aurkari Espainiak.