Surf-a
Australian
Adriano de Souza, nagusi Rip Curl Pro Bells Beachen
Erredakzioa
Brasildarrak bigarren aukeran lortu du hirugarren txandarako txartela, eta inork ez zuen bere alde egiten. Finalean Nat Young estatubatuarra gainditu du (16.26/15.83).
-
Surfa, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Adriano de Souzak irabazi du Rip Curl Pro Bells Beach. Brasildarrak bigarren aukeran lortu du hirugarren txandarako txartela, eta inork ez zuen bere alde egiten. Baina De Souzaren errendimenduak hobera egin du, eta finalean Nat Young estatubatuarra gainditu du (16.26/15.83).
Hurrengo proba, Billabong Rio Pro, Rio de Janeiron (Brasil) jokatuko da, maiatzaren 5etik aurrera.
Rip Curl Pro Bells Beacheko finalaren emaitzak:
1 – Adriano de Souza (BRA) 16.26
2 – Nat Young (USA) 15.83
WCT zirkuituaren sailkapena Rip Curl Pro Bells Beach jokatu eta gero:
1. Kelly Slater (USA) 11,750 puntu
2. Mick Fanning (AUS) 11,700 puntu
2. Taj Burrow (AUS) 11,700 puntu
4. Adriano de Souza (BRA) 10,500 puntu
5. Joel Parkinson (AUS) 9,750 puntu
5. Nat Young (USA) 9,750 puntu