Itxi

Surf-a

Sri Lankan

Surfa (WQS zirkuitua): Collazo, final-zortzirenetara

K.I.

Erredakzioa

Australiako Daniel Ross izango du aurkari hurrengo kanporaketan.

Hodei Collazok hirugarren kanporaketa gainditu zuen Sri Lankan Airlines Pro txapelketan, Arugam Bay-ko olatuan. Zarauztarra final zortzirenetan ariko da Daniel Ross australiarraren aurka.

Bost olatu hartu zituen bere txandan, azken biak, batipat azkenekoa, izan zelarik aurrera jarraitzeko garrantzitsua. 3.7 eta 6 puntuko olatuekin lortu zuen sailkapena. Txandako bigarren postuan amaitu zuen zarauztarrak.

Final zortzirenetan Daniel Ross izango du aurkaria. Australiarra WCT zirkuitoko surflaria da, une honetan hogeigarren postuan kokatua dagoena.

HIRUGARREN KANPORAKETA
2 9.70 Hodei Collazo EUS
3 8.44 Lincoln Taylor AUS
1 10.77 Nat Young USA
FINAL ZORTZIRENAK
Daniel Ross AUS
Hodei Collazo EUS