Surf-a
Surfa
Aritz Aranburu, Reef Hawaian Protik kanpo
Erredakzioa
Gipuzkoarra hirugarren kanporaketan sartu da uretara, baina ezin izan du puntuazio ona lortu (7.17). Hurrengo hitzordua, O'Neill World Cup azaroaren 25etik aurrera.
Aritz Aranburu Reef Hawaian Protik kanpo geratu da, Alii Beachen. Zarauztarra hirugarren kanporaketan sartu da uretara eta 7.17ko puntuazioa lortu du. Txanda berean, 8.24 egin du Jonathan Gonzalezek eta 8.94 Messias Felix brasildarrak.
Duela ordu batzuk honakoa idatzi Aranburu bere twitterrean: ''Hoy no me esperaba unas condiciones tipo Huntington Beach y no ha podido ser. Shit on the milk=me cauen la leche. A por Sunset!
Eta bertan, Sunset Beachen, jokatuko da hain zuzen ere O''Neill World Cup, zirkuituko azken proba (azaroaren 25etik abenduaren 6ra arte).