Surf-a
Urtarrilaren 15etik aurrera
Mundaka Challenge proba: Occhilupo eta Egan, parte-hartzaileen artean
Erredakzioa
Dane Reynolds, Shane Dorian, Rob Machado eta Bruce Irons surflariek ere Mundakan lehiatuko dute.
-
Mundaka Challenge 2012. Argazkia: EITB
Mark 'Occy' Occhilupo, Luke Egan, Dane Reynolds, Shane Dorian, Rob Machado eta Bruce Irons surflariek 2012ko Mundakako Challengean izango direla konfirmatun dute.
Urtarrilaren 15etik hasita hiru hilabeteko epea jarri dute olatuen egoera aproposa izateko helburuarekin. Horrela, ekitaldia olatu egokiak izango diren egun batean izango da.
Benjamin Sanchis, Eric Rebiere, Miky Picon eta Marc Lacomare frantziarrek, Ash Reubyn britainiarrak eta Irlandako Fergal Smithek ere Mundakan lehiatuko dute.
Guztira hamazortzi gizon izango dira Mundaka Challengean. Euskal surflariak Hodei Collazo, Aritz Aranburu, Iker Fuentes, Eneko Acero eta Iñaki Urkidi izango dira. Azken parte-hartzailea antolakuntzak internet bidez antolatutako lehiaketatik irtengo da.