Itxi

4. Etapa

4. Etapa

4. Etapa

APIRILAK 6, OSTEGUNA

2023ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Santurtzi – Santurtzi (175,7 km)

J. E. / A. A. | EITB MEDIA

Ibilbidean lau mendate puntuagarri izango dira, eta azkena, La Asturiana, 2. mailakoa, helmugarako soilik 15 kilometro geratzen direnean gaindituko dute. Azken jaitsiera, Zugaztietatik, erabakigarria izan liteke.

  • 2023ko Itzuliko 4. etaparen profila.

    2023ko Itzuliko 4. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

Apirilaren 6an (osteguna da), 2023ko Itzuliaren laugarren etapa jokatuko dute. Santurtzitik irtengo da, 13:06an (irteera neutralizatua 13 minutu lehenago egingo dute), eta Ezkerraldeko udalerri horretan bertan amaitu. 175,7 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek, gehienak Bizkaian, baina Araban ere ibiliko dira, tropelak Laudio, Amurrio eta Arespalditza ere igaroko baititu.

Etapak, Itzuliaren antolatzaileen iritziz, Enkarterriko zailtasun tipikoak jarriko dizkie parte-hartzaileei; izan ere, eskualde horretan ibiliko dira kilometro askotan. Igoera eta jaitsiera ugari izango dira, eta hori egokia izan liteke ihesaldiaren aldeko apustua egin nahi duten txirrindularientzat. Azken finean, kontrolpean izateko ibilbide zaila da laugarren etapakoa.

Santurtzin eta La Rigadan izango dira eguneko bi esprint bereziak, 131. eta 148. kilometroetan, hurrenez hurren. Mendiko sailkapenari dagokionez, lau mendate puntuagarri daude: 2. mailako bat, azkena, eta 3. mailako beste hiru. Lehenengoa, Malkuartu, 31. kilometroan aurkituko dute (2,5 kilometroko igoera du, eta % 6,7ko batez besteko maldak); Santa Koloma 80. kilometroan dago (bi kilometro ditu, eta, batez beste, % 8,4ko maldak); 103.ean, Bezi igoko du tropelak (3,8 kilometro, % 6ko maldekin). Azken igoera puntuagarria, La Asturiana, 160. kilometroan izango dute zain; 2. mailakoa da, eta txirrindulariek 7,4 kilometroko igoera gainditu beharko dute, batez beste % 6,5eko maldekin.

Aurreikuspena da 2023ko Itzuliaren laugarren etapako irabazlea 17:17 eta 17:43 bitartean iristea Santurtziko helmugara.

Etapa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etatik aurrera.

Ikusi hirugarren etaparen profila | Ikusi bosgarren etaparen profila

PROFILA

2023ko Itzuliko 4. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

2023ko Itzuliko 4. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

IBILBIDEA

2023ko Itzuliko 4. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

2023ko Itzuliko 4. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

 

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 4. etapa (apirilak, 6)

Ibilbidea: Santurtzi – Santurtzi

Distantzia: 175,7 km

Goranzko desnibel metatua: 3.796,5

Hasiera-ordua: 13:06

Amaiera-ordua: 17:43 (38 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:17 (42 km/h)

4. ETAPAKO MENDATEAK

Malkuartu mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

Malkuartu mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

Santa Koloma mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

Santa Koloma mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

Bezi mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

Bezi mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

La Asturiana mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

La Asturiana mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

4. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK

4. etapako azken kilometroak. Argazkia: Itzulia

4. etapako azken kilometroak. Argazkia: Itzulia