Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

2015/04/09

17:40

Euskal Herriko Itzulia 2021

4. etapa

'Purito' Rodriguez nagusi, Arrateko igoeran

Agentziak | Erredakzioa

Henao bosgarren izan da, irabazlearen denbora berean, eta sailkapeneko lidergoan jarraitzen du, Puritorekin eta Nairo Quintanarekin berdinduta.

8:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Joaquim Purito Rodriguezek bigarren garaipena jarraian lortu du, gaur Arrateko igoera mirikoan irabazita. Murtziarra astezkeneko etapan ere gailendu zen, Zumarragan amaitutakoan. Sergio Luis Henaok lider jarraitzen du, azken kilometroetan protagonismoa hartuta.

Henao Puritoren talde berean helmugaratu da, eta kolonbiarra izan da, hain zuzen, azken kilometroko lehiari hasiera eman diona. Liderrak erasoa jo du helmugarako 4,3 kilometrora, eta aurkariak atzean uztea lortu du.

Bereziki deigarriak izan dira Nairo Quintanak herkidearen erritmoari jarraitzeko izan dituen zailtasunak. Ion Izagirreren lan bikainari esker lortu du faboritoen taldeak Henao harrapatzea.

Zailtasunak izan arren, Quintana ere faboritoen taldean sartu da. 12 txirrindularik osatu dute taldea: Mollema, Simon Yates, Ion Izagirre, Henao eta Quintana izan dira bertan, bestek beste.

Michal Kwiatkowskik, berriz, ez du talde horretan sartzea lortu eta 23 segundo galdu ditu helmugan. Orain Henao, Purito eta Quintana baino 30 segundo gehiago dazka sailkapenean.

Samuel Sanchez ere ez da aurreko taldean sartu, Zumarragako etapan bikain aritu zen arren.

Lehia, azken igoeran

Azkeneko igoeraren hasieran, Orica taldea tropelaren buruan jarri da igoera kontrolatzeko asmoz, baina orduan Ion Izagirre agertu da, eta Movistarrek hartu du agintea.

Darwin Atapumak eta Illnur Zakarinek egin dituzte lehen bi erasoak, baina lasterketa erabaki duena Sergio Luis Henaorena izan da. Zakarin harrapatu du eta 12 txirrindulariko taldea sortu du lasterketa buruan. Helmugan, Purito izan da azkarrena.

Ostiralean bosgarren etapa lehiatuko da, azken etapa laua. Helmuga Aiako mendatean izango da (2. mailakoa), larunbateko erlojupekoa amaituko den leku berean.

"600">

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;