Euskal Herriko Itzulia
Bilboko erorikoaren harian
Andrew Talansky txirrindulariak euskal zaleak goraipatu ditu
L.E. | eitb.eus
"Eroriko txar bat izan ostean bizikleta gainean jarraitzeko adore nahikoa inork eman ahal badizu, horiek euskal zaleak dira", esan du estatubatuarrak Twitterren.
-
Andrew Talansky, 2014ko Frantziako Tourrean. Efe.
Bilboko helmugan izandako erorikoak soka luzea ekarri du. Asko izan dira gertatutakoaren inguruan iritzia eman dutenak, azkenetariko bat Andrew Talansky txirrindularia izan da. Estatubatuarrak euskal zaleen jarrera goraipatu du:
If there are any people who will keep you on your bike after a bad crash it is the Basque fans! They truly love the sport.
— Andrew Talansky (@andrewtalansky) abril 8, 2015