Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

2. etapa

Euskal Herriko Itzulia: Bigarren etapa garaipena, Valverderentzat

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Caisse d'Epargneko txirrindulari murtziarrak Freire gainditu du esprintean eta lidergoan jarraitzen du.

Alejandro Valverdek (Caisse d’Epargne) irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapa atzo lehen etapa polemikoa irabazi ondoren. Gaur ere protagonista berdinek borrokatu dute etapa garaipenagatik, hau da Oscar Freire eta Alejandro Valverde. Gaurko esprintean Valverdek trikimailurik eta errekurtsorik gabe irabazi du Freire bigarren izan delarik eta Gavazzi, hirugarren. Lidergoan jarraitzen du, beraz, Valverdek.

Euskal txirrindulari bat protagonista izan da gaurkoan. Euskaltel-Euskadiko Amets Txurruka eguneko ihesaldian sartu da Michael Rogersekin batera. 150 kilometro egin zituzten biek lasterketa buruan, baina tropelak harrapatu egin ditu helmuga baino kilometro batzuk lehenago.

Euskal Herriko Itzuliko sailkapenak.

Horrela bizi izan dugu etapa eitb.com-en.