Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

2018/04/03

21:02

Euskal Herriko Itzulia 2021

2. etapa

Alaphilippek garaipena lortu du berriro eta lidertza sendotu du

eitb.eus

Julian Alaphilippek irabazi du Itzuliko bigarren etapa eta bitik bi garaipen eskuratu ditu. Azken metroetan nagusitu da, Roglic izan da bigarren, Gorka Izagirre hirugarren eta Mikel Landa, laugarren.

1:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Julian Alaphilippek (Quick Step Floors) irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren biarren etapa eta bitik bi garaipen lortu ditu. Gainera, lidertza sendotu du Zarautz eta Bermeo artean egin den eta 166,7 kilometro izan dituen etapa irabazita.

Lehen kilometroetan ihesaldi saiakerak izan dira, baina ahalegin batzuen ostean sortu da eguneko ihesaldia, hamaika txirrindularirekin: Vuillermoz (Ag2r La Mondiale), Caruso (BMC), Dani Navarro (Cofidis), Geoghegan (Sky), Grmay (Trek – Segafredo), Woods (Education First-Drapac), David Lopez (Sky), Guerreiro (Trek – Segafredo), De Marchi (BMC), Verona (Mitchelton-Scott) eta Padun (Bahrain Merida).

Ihesaldiko taldeak tropelarekiko izan duen abantaila handiena 3 minutukoa izan da. Erreleboak ondo ematen ibili dira ihesladiko txirrindulariak, baina tropelak kontrolpean izan ditu, talde ezberdinen lanari esker.

David Lopezek erasoa jo du helmugarako 17 kilometroren faltan eta atzean utzi ditu ihesaldiko beste 10 kideak. Tropelak harrapatu egin ditu ihesaldian zihoazen txirrindulariak helmugarako 11  kilometro falta izan direnean. Dvid Lopezek lasterketaren buruan iraun ditu kilometro batzuk gehiago, baina tropelak harrapatu egin du, etapa amaierarako 9 kilometroren faltan.

San Pelayoko igoerara bat eginda heldu da tropela eta hor hasi dira erasoak. Michael Matthewsek (Team Sunweb)  jo du erasoa eta tropela txikitu du. Eraso horri Julian Alaphilippe (Quick Step Floors) liderrak erantzun dio, eta berarekin batera atera dira Primoz Roglic (LottoNL-Jumbo), Ion Izagirre (Bahrein Merida), Gorka Izagirre (Bahrein Merida), Enric Mas (Quick Step Floors), Mikel Landa (Movistar) eta Nairo Quintana (Movistar). Alaphilippek metro batzuetako abantaila hartu du, baina Mikel Landak, Roglicek eta Gorka Izagirrek harrapatu egin dute, eta lasterketaren buruan geratu dira laurak. Atzean geratu dira Nairo Quintana eta Ion Izagirre, besteak beste.

Lasterketaren buruan geratu diren lau txirrindulariek jokatu dute etapa garaipena. Azken metroetan Alaphilippe nagusitu da, Roglic izan da bigarren, Gorka Izagirre hirugarren eta Mikel Landa, laugarren.

Sailkapen nagusian Julian Alaphilippe da liderra, 8 segundo ateratzen dizkio Roglici, Gorka Izagirre hirugarren da 39 segundora eta Mikel Landa laugarren da, 43 segundora. Bosgarren postuan da Pello Bilbao (Astana), 54 segundora.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;