Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia

Talde indartsua

Euskaltel-Euskadik Euskal Herriko Itzulirako taldea prest du

Erredakzioa

Igor Gonzalez de Galdeanok aste honetan hartuko du azken erabakia, baina badirudi Samuel Sanchez izango dela taldeko liderra.

Euskaltel-Euskadik Euskal Herriko Itzulirako taldea ia erabakita du eta badirudi Samuel Sanchez, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Juanjo Oroz, Amets Txurruka, Ivan Velasco, Iñaki Isasi eta Pablo Urtasun izango direla aukeratuak.

Gainera, Igor Gonzalez de Galdeanok azken erabakia hartu baino lehen, ordezko txirrindulariak Gorka Izagirre eta Jonathan Castroviejo izango direla dirudi. Romain Sicard ez da Itzulian egongo oraindik lesionaturik jarraitzen duelako.