Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

Konfirmatzeke

Euskadi-Muriasek zalantza bakarra du Itzulirako

Agentziak | Erredakzioa

Bai Itzulian eta bai Miguel Indurain Sarian ia talde bera erabiliko du Muriasek, baina oraindik ere dudaren bat badute.

  • Euskadi Murias

    Euskadi Murias

Euskadi-Muriasek, Profesional Kontinental mailako taldeak (bigarren maila txirrindularitzan), ia talde bera aurkeztuko du datorren astean hasiko den Euskal Herriko Itzulian eta larunbateko Miguel Indurain Sarian.

Itzulirako duten zalantza Mario Gonzalez edo Sergio Samitier da. Gainerako sei txirrindulariak baieztatuta daude, hots, Fernando Barcelo, Mikel Bizkarra, Garikoitz Bravo, Mikel Iturria, Oscar Rodiguez eta Enrique Sanz izango dira Zumarragako irteeran.

Horietako lauk, Barcelok, Bizkarrak, Iturriak eta Oscar Rodriguezek, Miguel Indurain Sarian parte hartuko dute, Mario Gonzalez eta Samitier txirrindulariekin batera. Sergio Rodriguezek osatuko du taldea larunbateko lasterketan.