Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

IRABAZLEEN ZERRENDA

Euskal Herriko Itzuliko palmaresa eta ohorezko postuak

A. A. | EITB MEDIA

Lasterketako irabazle guztien zerrenda, 1924tik 2021era. Alberto Contador eta Jose Antonio Gonzalez Linares dira Itzuli gehien irabazi dituzten txirrindulariak (4). Euskal ordezkariei dagokienez, Julian Gorospek bi garaipen ditu.

  • Jonas Vingegaard, 2023ko Itzuliko irabazlea, Ion Izagirre eta Mikel Landarekin batera.

    Jonas Vingegaard, 2023ko Itzuliko irabazlea, Ion Izagirre eta Mikel Landarekin batera. Argazkia: EFE

Euskal Herriko Itzuliak orain arte izan dituen 62 ekitaldietan aintzat hartzeko moduko hainbat datu interesgarri utzi dizkigu. Hala, bi txirrindulari daude garaipen gehien lortu dituzten zerrendaren buru, biak ere lau Itzuli irabazita: batetik, Jose Antonio Gonzalez Linares kantabriarra (1972, 1975, 1977 eta 1978), XX. mendeko 70eko hamarkadan punta-puntan ibili zena, eta, bestetik, Alberto Contador madrildarra (2008, 2009, 2014 eta 2016), lau garaipen lortzeaz gain, beste ohorezko postu bi ere dituena (bigarrena izan zen 2017an, Alejandro Valverderen ostean, eta hirugarrena, 2005ean, Danilo Di Luca eta Davide Rebellin italiarren atzetik). Gonzalez Linaresek ere badu bigarren postu bat, 1973an erdietsitakoa. Urte hartan, Luis Ocaña gailendu zen sailkapen nagusian.

Euskal txirrindulariei dagokienez, Julian Gorospe da Itzulian txapel gehien bereganatu dituena, bi baititu mañariarrak, 1983an eta 1990ean lortutakoak. Gainera, beste hirutan zapaldu zuen podiuma (1987 eta 1988an hirugarren amaitu zuen, eta 1982an, bigarren).

Gorospez gain, badira beste sei euskal herritar podiumeko goialdean bukatu dutenak (begiratu beherago zerrenda osoa); azkena, Ion Izagirre, 2019an.

Bestalde, lasterketa sekula irabazi ez duen baina beti garaipenaren lehian ibili den beste euskal ordezkari bat dugu: Marino Lejarreta. Berrizko txirrindulariak bost aldiz bukatu zuen Itzulia hirugarren tokian (1980, 1981, 1983, 1984 eta 1985). Hala, Ion Izagirre ormaiztegiarraren eta Contadorren atzetik (6), Marino bera, aipatutako Gorospe eta Linares eta Laurent Jalabert frantziarra dira podiumera gehien igo diren txirrindulariak (5).

Izagirreren kasuan, lasterketa bereganatzeko ohorea izan zuen 2019an, baina aurretik ere emaitza bikainak lortutakoa zen, hirutan izan baitzen podiumeko hirugarren mailan (2015, 2017 eta 2018); 2023an, berriro ere, hirugarren egin zuen. Gainera, 2022an, bigarren tokian amaitu zuen, Daniel Felipe Martinez irabazlearen ostean. Beraz, gipuzkoarrak ere badaki zer den podiumeko hiru mailak zapaltzea.

Bere aldetik, Jalabertek behin irabazi zuen lasterketa (1999), hirutan bigarren izan zen (1995, 1997 eta 1998) eta beste edizio batean hirugarren amaitu zuen (2000).

Podiumen sailkapen berezi horretan, bada nabarmentzeko beste euskal ziklista bat ere, lau podiumekin: Miguel Mari Lasa. Oiartzuarrak sailkapen nagusia bereganatu zuen 1974an, bigarren izan zen 1980an eta hirugarren amaitu zuen 1971n eta 1979an.

Lau podium dituzten beste txirrindulariak bi suitzar dira: Tony Rominger (hiru garaipen eta hirugarren postu bat) eta Alex Zülle (bi garaipen eta bi aldiz bigarren).

------------------------------------------------------

ITZULI GEHIEN IRABAZI DUTEN TXIRRINDULARIAK

Alberto Contador (4): 2008, 2009, 2014 eta 2016

Jose Antonio Gonzalez Linares (4): 1972, 1975, 1977 eta 1978

Sean Kelly (3): 1984, 1986 eta 1987

Tony Rominger (3): 1992, 1993 eta 1994

Julian Gorospe (2): 1983 eta 1990

Maurice De Waele (2): 1928 eta 1929

Sean Kelly (2): 1986 eta 1987

Andreas Klöden (2): 2000 eta 2011

Primoz Roglic (2): 2018 eta 2021

Alex Zülle (2): 1995 eta 1997

------------------------------------------------------

ITZULIA IRABAZI DUTEN EUSKAL TXIRRINDULARIAK

Julian Gorospe (2): 1983 eta 1990

Ion Izagirre (1): 2019

Iban Mayo (1): 2003

Aitor Osa (1): 2002

Peio Ruiz Cabestany (1): 1985

Miguel Mari Lasa (1): 1974

Luis Pedro Santamarina (1): 1970

Mariano Cañardo (1): 1930

------------------------------------------------------

ITZULIKO PALMARESA URTEZ URTE

2023: Jonas Vingegaard (1.a) | Mikel Landa (2.a) | Ion Izagirre (3.a)

2022: Daniel Felipe Martinez (1.a) | Ion Izagirre (2.a) | Aleksandr Vlasov (3.a)

2021: Primoz Roglic (1.a) | Jonas Vingegaard (2.a) | Tadej Pogacar (3.a)

2020: Ez zen jokatu

2019: Ion Izagirre (1.a) | Daniel Martin (2.a) | Emanuel Buchmann (3.a)

2018: Primoz Roglic (1.a) | Mikel Landa (2.a) | Ion Izagirre (3.a)

2017: Alejandro Valverde (1.a) | Alberto Contador (2.a) | Ion Izagirre (3.a)

2016: Alberto Contador (1.a) | Sergio Henao (2.a) | Nairo Quintana (3.a)

2015: Joaquin Rodriguez (1.a) | Sergio Henao (2.a) | Ion Izagirre (3.a)

2014: Alberto Contador (1.a) | Michal Kwiatkowski (2.a) | Jean-Christophe Péraud (3.a)

2013: Nairo Quintana (1.a) | Richie Porte (2.a) | Sergio Henao (3.a)

2012: Samuel Sanchez (1.a) | Joaquin Rodriguez (2.a) | Bauke Mollema (3.a)

2011: Andreas Klöden (1.a) | Christopher Horner (2.a) | Robert Gesink (3.a)

2010: Christopher Horner (1.a) | Beñat Intxausti (2.a) | Joaquin Rodriguez (3.a)

2009: Alberto Contador (1.a) | Samuel Sanchez (2.a) | Cadel Evans (3.a)

2008: Alberto Contador (1.a) | Cadel Evans (2.a) | Thomas Dekker (3.a)

2007: Juan Jose Cobo (1.a) | Angel Vicioso (2.a) | Samuel Sanchez (3.a)

2006, J. A. Gomez Marchante (1.a) | Alejandro Valverde (2.a) | Antonio Colom (3.a)

2005: Danilo Di Luca (1.a) | Davide Rebellin (2.a) | Alberto Contador (3.a)

2004: Denis Menchov (1.a) | Iban Mayo (2.a) | David Etxebarria (3.a)

2003: Iban Mayo (1.a) | Tyler Hamilton (2.a) | Samuel Sanchez (3.a)

2002: Aitor Osa (1.a) | David Etxebarria (2.a) | Gonzalo Bayarri (3.a)

2001: Raimondas Rumsas (1.a) | Jose Alberto Martinez (2.a) | Marcos Serrano (3.a)

2000: Andreas Klöden (1.a) | Danilo Di Luca (2.a) | Laurent Jalabert (3.a)

1999: Laurent Jalabert (1.a) | Wladimir Belli (2.a) | Davide Rebellin (3.a)

1998: Iñigo Cuesta (1.a) | Laurent Jalabert (2.a) | Alex Zülle (3.a)

1997: Alex Zülle (1.a) | Laurent Jalabert (2.a) | Marco Pantani (3.a)

1996: Francesco Casagrande (1.a) | Pascal Hervé (2.a) | Abraham Olano (3.a)

1995: Alex Zülle (1.a) | Laurent Jalabert (2.a) | Tony Rominger (3.a)

1994: Tony Rominger (1.a) | Evgueni Berzin (2.a) | Claudio Chiappucci (3.a)

1993: Tony Rominger (1.a) | Rolf Sørensen (2.a) | Alex Zülle (3.a)

1992: Tony Rominger (1.a) | Raul Alcala (2.a) | Mikel Zarrabeitia (3.a)

1991: Claudio Chiappucci (1.a) | Johan Bruyneel (2.a) | Piotr Ugrumov (3.a)

1990: Julian Gorospe (1.a) | Rolf Gölz (2.a) | Miguel Indurain (3.a)

1989: Stephen Roche (1.a) | Federico "Fede" Etxabe (2.a) | Jesus Blanco Villar (3.a)

1988: Erik Breukink (1.a) | Luc Suykerbuyk (2.a) | Julian Gorospe (3.a)

1987: Sean Kelly (1.a) | Rolf Gölz (2.a) | Julian Gorospe (3.a)

1986: Sean Kelly (1.a) | Maurizio Rossi (2.a) | Federico "Fede" Etxabe (3.a)

1985: Peio Ruiz Cabestany (1.a) | Greg LeMond (2.a) | Marino Lejarreta (3.a)

1984: Sean Kelly (1.a) | Faustino Ruperez (2.a) | Marino Lejarreta (3.a)

1983: Julian Gorospe (1.a) | Roberto Visentini (2.a) | Marino Lejarreta (3.a)

1982: Jose Luis Laguia (1.a) | Julian Gorospe (2.a) | Francesco Moser (3.a)

1981: Silvano Contini (1.a) | Mario Beccia (2.a) | Marino Lejarreta (3.a)

1980: Alberto Fernandez Blanco (1.a) | Miguel Mari Lasa (2.a) | Marino Lejarreta (3.a)

1979: Giovanni Battaglin (1.a) | Vicente Belda (2.a) | Miguel Mari Lasa (3.a)

1978: Jose Antonio Gonzalez Linares (1.a) | Enrique Cima (2.a) | Jose Nazabal (3.a)

1977: Jose Antonio Gonzalez Linares (1.a) | Paul Wellens (2.a) | Jean-Pierre Baert (3.a)

1976: Gian Battista Baronchelli (1.a) | Javier Elorriaga (2.a) | Joaquim Agostinho (3.a)

1975: Jose Antonio Gonzalez Linares (1.a) | Jesus Manzaneque (2.a) | Agustin Tamames (3.a)

1974: Miguel Mari Lasa (1.a) | Jesus Manzaneque (2.a) | Luis Ocaña (3.a)

1973: Luis Ocaña (1.a) | Jose Antonio Gonzalez Linares (2.a) | Domingo "Txomin" Perurena (3.a)

1972: Jose Antonio Gonzalez Linares (1.a) | Jesus Manzaneque (2.a) | Jesus Esperanza (3.a)

1971: Luis Ocaña (1.a) | Raymond Poulidor (2.a) | Miguel Mari Lasa (3.a)

1970: Luis Pedro Santamarina (1.a) | Jesus Aranzabal (2.a) | Andres Gandarias (3.a)

1969: Jacques Anquetil (1.a) | Francisco Gabika (2.a) | Mariano Diaz (3.a)

1935: Gino Bartali (1.a) | Dante Gianello (2.a) | Julian Berrendero (3.a)

1930: Mariano Cañardo (1.a) | Antonin Magne (2.a) | Jean Aerts (3.a)

1929: Maurice De Waele (1.a) | Marcel Bidot (2.a) | Nicolas Frantz (3.a)

1928: Maurice De Waele (1.a) | André Leducq (2.a) | Mariano Cañardo (3.a)

1927: Victor Fontan (1.a) | André Leducq (2.a) | Lucien Buysse (3.a)

1926: Nicolas Frantz (1.a) | Ottavio Bottecchia (2.a) | Victor Fontan (3.a)

1925: Auguste Verdyck (1.a) | Joseph Pé (2.a) | Marcel Bidot (3.a)

1924: Francis Pélissier (1.a) | Henri Pélissier (2.a) | Charles Lacquehay (3.a)