Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia

Apirilaren 2tik 7ra

Arrate, Ibardin eta Oñati, gakoak

Erredakzioa

Arraten, Ibardinen eta Oñatiko erlojupekoan erabakiko da aurtengo Euskal Herriko Itzulia. Etapa gogorrena hirugarrena izango da.

00:55
Sei egunez, goi mailako txirrindularitza

Astelehen honetan hasiko da Euskal Herriko Itzuliaren 52. edizioa. Arrate, Ibardin eta Oñati izango dira aurtengo probaren gakoak. Lehenengo etapak Gueñesen izango du irteera eta baita helmuga ere.

Itzuliak arazoa ekonomikoak gainditu ditu eta, aurten ere, txirrindulari onenak hartuko dituzte Euskal Herriko errepideek. Parte-hartzaileen artean Andreas Kloden iazko irabazlea, Chris Horner eta Frank Schleck daude. Euskaltel Euskadin, bestalde, Samuel Sanchez eta Igor Anton izango dira taldeburuak. Asturiarrak podiuma du helburu eta Antonek Arrateko etapan dauka jarrita burua.

Beste protagonista batzuk hauexek izango dira: SKY (Wiggins eta Froome), Katusha (Purito Rodiguez, Dabi Moreno), Liquigas-Cannondale (Nibali), Lampre (Cunego, Scarponi), Omega Pharma-Quickstep (Tony Martin, Leipheimer), Lotto Belisol (Van den Broeck), Rabobank (Gesink), Garmin Barracuda (Daniel Martin) eta Saxo Bank (Paulinho, Navarro).

Movistarren, bajak izango dira Alejandro Valverde eta Beñat Intxausti. Hala ere, David Lopez, Vasili Kiryienka, David Arroyo, Marzio Bruseghin eta Jose Joaquin Rojas txirrindulariekin lan ona egin dezake Movistar taldeak.

Gainerako taldeak Vacansoleil-Dcm Pro (Hoogerland), Greenedge (Gerrans, Albasini), Astana (Brajkovic), AG2R La Mondiale (Peraud, Gadret), BMC Racing (Pinotti), FDJ- Big Mat (Casar), Caja Rural (De la Fuente, Galdos) eta Utensildnort-Named (Patxi Vila) dira.

Arraten, Ibardinen eta Oñatiko erlojupekoan erabakiko da Euskal Herriko Itzulia. Etapa gogorrena hirugarrena izango da. Jardunaldi horretan lehen lailako Isua eta Usartza igo beharko ditu tropelak eta beste bost mendate gehiago.

eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dituzte etapa guztiak 15:15etik aurrera.