Euskal Herriko Itzulia
Lehen etapa
Rojasek lehen etapa irabazi du eta Itzuliko lehen liderra da
Erredakzioa
Movistar taldeko txirrindularia Wouter Poels (Vacansoleil) eta Fabian Wegmann (Garmin-Barracuda) baino azkarragoa izan da Gueñeseko helmugan.
-
Jose Joaquin Rojas (Movistar) txirrindularia. Argazkia: EFE
Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa irabazi du gaur Jose Joaquin Rojas (Movistar) txirrindulariak. 153 kilometroko ibilbideak irteera eta helmuga Gueñesen (Bizkaia) izan ditu. Zazpi mendate igo behar izan dituzte txirrindulariek.
Murtziako txirrindularia Wouter Poels (Vacansoleil) eta Fabian Wegmann (Garmin-Barracuda) baino azkarragoa izan da Gueñeseko helmugan eta itzuliaren aurreneko liderra da.
Azkartasuna azaltzeaz gain, Rojasek ausart jokatu du esprintean, izan ere, hesietatik gertu sartu da bidea itxita geratzeko arriskua zegoenean. Baina azken metroetan Poels zabaldu da eta Movistarreko txirrindulariak garaipena lortu du.
Faboritoek ez dute arriskatu nahi izan eta euren kezka nagusia itzuli hasieran aukerarik gabe ez gelditzea izan da. Horregatik lehen etapa esprintean amaitu da, nahiz eta ibilbidea malkartsua izan.
Gainera, San Kosme mendatean eroriko bat izan da, helmugatik 12 kilometrora, eta horrek tropel handi batean (100 bat txirrindulari) borroka gehiegi ez izatea baldintzatu du.
Hala ere, esprinta baino lehen hiru eraso saiakera jazo dira, baina ez dute arrakastarik izan.
Lehen etapa:
1. J. Joaquín Rojas (Movistar Team) d.b.
2. Wout Poels (Vacansoleil-DCM) d.b.
3. Fabian Wegmann (Garmin-Barracuda) d.b.
4. Arthur Vichot (FDJ-BigMat) d.b.
5. Daniele Ratto (Liquigas-Cannondale) d.b.
6. Rydes Hesjedal (Garmin-Barracuda) d.b.
7. Gianni Meersman (Lotto-Belisol) d.b.
8. Gorka Izagirre (Euskaltel-Euskadi)
9. Francesco Gavazzi (Astana)
10. Paolo Bailetti (AG2R)