Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

2. etapa

Impeyk esprinterrei aurrea hartu die Gasteizko helmugan

Erredakzioa

Greenedge taldeak garaipena bilatzeko lan ona egin du eta Impeyk ezustekoa eman die esprinterrei. Rojasek lidergoan jarraitzen du eta Izagirre (11.) aurreneko euskal herritarra da sailkapen nagusian.

02:49
Impeyk garaipena lortu du Gasteizen

Darl Impey (Greenedge) Hegoafrikako txirrindulariak garaipena lortu du Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapan. 165,7 kilometroko ibilbideak Gueñes (Bizkaia) eta Gasteiz lotu ditu eta sei mendate gainditu behar izan dituzte txirrindulariek. Jose Joaquin Rojasek (Movistar) lidergoan jarraitzen du.

Taldeak Allan Davis australiarraren garaipena bilatzeko lan ona egin du, baina Impeyk ezustekoa eman die esprinterrei Arabako hiriburuan. Davis bigarren sailkatu da helmugan. Garaileak azken kilometroan zenbait metroko abantaila lortu du eta helmugaraino eutsi dio alde horri.

Helmugan ateratako argazkiak Australiako taldearen nagusitasuna erakutsi du, izan ere, Impeyk eta Davisek besoak altxa dituzte aurreneko bi postuetan.

Greenedge taldeko txirrindularien atzetik, Davide Appollonio (SKY) italiarra, Rojas eta Michael Matthews (Rabobank) australiarra sartu dira helmugan.

Impeyren garaipena ezustekoa izan da, izan ere, etapa esprintean erabakitzea espero zen. Horrela, faboritoen arteko borroka asteazken honetako etapan gertatzea espero da, Arraten amaituko den jardunaldian.

Eguraldi txarrak ez du lasterketa animatu, izan ere, euriak, hotzak, lainoak eta tenperatura baxuek ibilbidea berez gogortu dute. Hala ere, Zaldiaran mendatea bigarrenez gainditu dutenean, pare bat eraso izan dira jaitsieran, baina ez dute arrakastarik izan.

Horrela, espero zen bezala, ihesaldia osatu da etaparen hasieran eta bost txirrindularik 7 minutuko aldea izan dute, baina helmugarako 13 kilometro falta zirenean tropelak harrapatu ditu.

Bigarren etapa:

1. IMPEY, Daryl GEC 4:10:07
2. DAVIS, Allan GEC d.b.
3. APPOLLONIO, Davide SKY d.b.
4. ROJAS, José Joaquin MOV d.b.
5. MATTHEWS, Michael RAB d.b.
6. RATTO, Daniele LIQ d.b.
7. GAVAZZI, Francesco AST d.b.
8. WEGMANN, Fabian GRM d.b.
9. MEERSMAN, Gianni LTB d.b.
10. PIETROPOLLI, Daniele LAM d.b.

Sailkapen nagusia:

1. ROJAS, José Joaquin MOV 8:07:51
2. RATTO, Daniele LIQ d.b.
3. WEGMANN, Fabian GRM d.b.
4. IMPEY, Daryl GEC d.b.
5. GAVAZZI, Francesco AST d.b.
6. MEERSMAN, Gianni LTB d.b.
7. HESJEDAL, Ryder GRM d.b.
8. MATTHEWS, Michael RAB d.b.
9. APPOLLONIO, Davide SKY d.b..
10. SANTAMBROGIO, Mauro BMC d.b.