Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

Gaur, 12:00etan

2022ko Itzuliaren aurkezpena, zuzenean, eitb.eus-en

EITB Media

Euskal Herriko Itzuliaren aurkezpen ekitaldia gaur egingo da Hondarribian, eta zuzenean eskainiko dugu gure webgunearen bidez.

  • Pogacar eta Roglic

    Pogacar eta Roglic, 2021eko Itzulian. Argazkia: EFE

2022ko Itzulia - Basque Country lasterketa ostegun honetan, martxoaren 24an, aurkeztuko dute, Hondarribiko Itsas Etxean. Ekitaldia zuzenean eskainiko du eitb.eus-ek, 12:00etan.

Itzulia apirilaren 4an hasi eta hilaren 9an bukatuko da. Ezagunak dira jada etapen ibilbideak eta profilak, eta luxuzko partaidetza izango du aurten lasterketak, besteak beste, Tadej Pogcar eta Primoz Roglic izango baitira bertan, garaipena lortzea helburu.

UCI WorldTour mailako 18 taldeez gain, Kontinental mailako Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma etxeko taldeak arituko dira lehian, eta Burgos-BH eta TotalEnergies gonbidatu dituzte.

Apirilaren 4tik 9ra, eitb.eus-ek eta ETB1ek zuzenean eskainiko dituzte etapa guztiak. Ondoren, jardunaldi bakoitzean gertatutakoa aztertuko dute gure adituek, saio berezian.