Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

Apirilaren 4tik 9ra

2022ko Euskal Herriko Itzuliko etapen ibilbidea eta profilak aurkeztu dituzte

A. A. | EITB MEDIA

Lasterketa apirilaren 4an abiatuko da Hondarribitik, 7,5 kilometroko erlojupeko batekin, eta Arraten, Usartzako aldapetan, amaituko da bost egun geroago.

1:18
Pogacar, Roglic eta Vingegaard

Apirilaren 4tik 9ra bitartean korrituko den Euskal Herriko Itzuliaren 61. edizioaren antolatzaileek lasterketaren behin betiko ibilbidea aurkeztu dute asteazken honetan (882,2 kilometro guztira), oso bihurria dena, eta joan zen urteko irabazlea izan zen Primoz Roglic esloveniarrarentzat oso mesedegarria izan daitekeena.

Aurkezpena Hondarribin egin da, hau da, lehenengo etapa hartuko duen herrian, eta bertan izan dira Txomin Sagarzazu alkatea, Julian Eraso lasterketako arduradun nagusia eta Roberto Laiseka ibilbideen zuzendaria.

Laisekak etapa bakoitza zehaztu du, besteak beste, Hondarribiko 7,5 kilometroko erlojupekoan "alde txikiak" egon daitezkeela adierazi du. Hasierako etapa horretan mendiko saria lortzeko balioko duen igoera bat izango da.

Nafarroako lurretan zehar jokatuko den bigarren etapa (Leitza-Viana), luzeena izango da, eta Laisekak "ihesaldi txiki bat" aurreikusten du, baina helmugara iristeko arazoak izango dituena. Hirugarren jardunaldian, Laudio eta Amurrio artekoan, berriz, hautagairen bati arazoak eragin diezazkiokeen "zirkuitu gorabeheratsu" bati bi buelta eman beharko dizkiote parte-hartzaileek.

Laugarren etapak Gasteiz eta Zamudio lotuko ditu. Ibilbide "oso desatsegina" izango du, eta azken igoera gogor bat, faboritoek aldeak egiteko balia dezaketena.

Bosgarren jardunaldia Zamudiotik abiatuko da eta Mallabian izango du helmuga, "azken kilometroan % 16ko arrapala izango duen amaiera ikusgarriarekin".

Euskatel-Euskadiko txirrindulari ohia ziur dago dena erabakiko dela Eibarren jokatuko den azken etapa nagusian, Usartza mendateko igoera gogoangarriarekin. Igoera horren izaera "selektiboa" azpimarratu du, eta irabazleak "talde on bat" beharko duela iritzi dio, etapa amaiera kontrolatu ahal izateko.

Roglicek, Espainiako Itzulia hiru aldiz irabazi duenak, Itzuliaren iazko edizioan lortutako txapela defendatuko du, urtarrilean baieztatu baitzuen bertan izango dela hiru asteko lasterketak prestatze aldera. Hemen ikus daiteke parte-hartzaileen zerrenda oso.

 

2022KO ITZULIKO ETAPAK:

1. etapa (apirilak 4): Hondarribia – Hondarribia (7,5 km)

2022ko Itzuliko 1. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

2022ko Itzuliko 1. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

2. etapa (apirilak 5): Leitza – Viana (207,9 km)

2022ko Itzuliko 2. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

2022ko Itzuliko 2. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

3. etapa (apirilak 6): Laudio – Amurrio (181,7 km)

2022ko Itzuliko 3. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

2022ko Itzuliko 3. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

4. etapa (apirilak 7): Vitoria-Gasteiz – Zamudio (185,6 km)

2022ko Itzuliko 4. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

2022ko Itzuliko 4. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

5. etapa (apirilak 8): Zamudio – Mallabia (163,8 km)

2022ko Itzuliko 5. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

2022ko Itzuliko 5. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

6. etapa (apirilak 9): Eibar – Usartza gaina (Arrate) (135,7 km)

2022ko Itzuliko 6. etaparen profila. Argazkia: @ehitzulia

2022ko Itzuliko 6. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

2022KO ITZULIKO IBILBIDE OSOA:

2022ko Euskal Herriko Itzuliko ibilbide osoa. Argazkia: Itzulia

2022ko Euskal Herriko Itzuliko ibilbide osoa. Argazkia: Itzulia