Italiako Giroa
4. etapa
Bouhanni frantziarra nagusitu da
Erredakzioa
FDJ taldeko txirrindulariak irabazi du erorikoz beteriko amaiera batean. Ondoren, Nizzolo eta Veelers helmugaratu dira.
Nacer Bouhanni (FDJ) frantziarrak irabazi du Italiako Giroaren 4. etapa (112 kilometro, Giovinazzo eta Bari artean). Michael Matthewsek (Orica-GreenEdge), bestalde, lidergoari eutsi dio.
Asteleheneko atseden egunaren ostean, eta Irlandan hiru etapa jokatu eta gero, Italiara itzuli da Giroa eta garaipena esprintean erabaki da berriro ere. Bouhanni erorikoz beteriko amaiera batean nagusitu da, Giacomo Nizzolo (Trek) italiarraren eta Tom Veelers (Giant-Shimano) holandarraren aurretik.
Ibilbidearen arriskuak tarteko, lasterketaren antolakuntzak gainsaririk ez ematea erabaki du eta denborak azken itzulikoak izan dira.
Asteazken honetako jardunaldiak, bosgarren etapak, 203 kilometro izango ditu, Taranto eta Viggiano artean.
Etaparen sailkapena:
.1. Nacer Bouhanni (Fra/FDJ.fr) 2h22:06.
.2. Giacomo Nizzolo (Ita/Trek) d.b.
.3. Tom Veelers (Hol/Giant) d.b.
.4. Roberto Ferrari (Ita/Lampre) d.b.
.5. Elia Viviani (Ita/Cannondale) d.b.
.6. Matteo Montaguti (Ita/Ag2r) d.b.
.7. Kenny Dehaes (Bel/Lotto) d.b.
.8. Luka Mezgec (Esl/Giant) d.b.
.9. Bert De Backer (Bel/Giant) d.b.
10. Francesco Chicchi (Ita/Neri Sottoli) d.b.
Sailkapen nagusia:
1. Michael Matthews (AUS/Orica) 12:28:43.
2. Alessandro Petacchi (ITA/Omega) 8.
3. Daniel Oss (ITA/BMC Racing) 10.
4. Ivan Santaromita (ITA/Orica) 14.
4. Luke Durbridge (AUS/Orica) d.b.
6. Svein Tuft (CAN/Orica) d.b.
7. Pieter Weening (HOL/Orica) d.b.
8. Rigoberto Uran (COL/Omega) 19.
9. Pieter Serry (BEL/Omega) d.b.
10.Serge Pauwels (BEL/Omega) d.b.