Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

8. etapa

Italiako Giroa: Sorensenek garaipen handia lortu du Terminillon

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Saxo Bankeko txirrindularia bakarrean iritsi da helmugara. Faboritoen multzoa bat eginik iritsi da eta ez da aldaketarik sailkapen nagusian. Vinokourovek jarraitzen du lidergoan.

Saxo Bank taldeko Chris Sorensenek irabazi du Italiako Giroko zortzigarren etapa. Chianciano Termen hasi eta Terminillon bukatu da 189 kilometroko etapa hau.

Hasieratik etapa mugitua izan da. Cummingsek eta Kruigswijkek jo dute lehen erasoa eta kilometro batzuk lasterketa burlan eman ondoren beraiekin bat egin zuen 15 txirrindulariko multzoak. Beraz, lasterketa burlan 17 txirrindulari hauek egon ziren: Ravard, Hinault, Ochoa, Tschopp, Petrov, Chris Sorensen, Moncoutie, Stortoni, Brandle, Krujswijk, Cummings, Sarmiento, Froome, Rigoberto Uran eta Jackson Rodriguez.

Iheslariek hiru minutuko abanataila izan zuten eta lasterketa burua Terminillorako igoeran apurtu zen Stortonik erasoa jo ondoren. Bere atzetik Sorensen atera zen eta bera bakarrik geratu zen lasterketa buruan. Saxo Bankeko txirrindularia bakarrean iritsi zen helmugara etapa garaipena lortuz. Bigarren postuan iritsi zen Simone Stortoni eta hirugarren bukatu zuen Xavier Tondok.

Sailkapen nagusiko faboritoak batera iritsi ziren multzo berean, Sastre eta Millar izan ezik. Hauek biek denbora galdu zuten. Vinokourov, Evans, Nibali, Basso eta Cunego batera iritsi ziren irabazlearengandik 56 segundora.

Horrela bizi izan dugu zortzigarren etapa eitb.com-en

Zortzigarren etapako sailkapena:

.1. Chris Sorensen (DIN-Saxo Bank) 4h50:48
.2. Simone Stortoni (ITA-Colnago) 30
.3. Xavier Tondo (ESP-Cervelo) 36
.4. Evgeni Petrov (RUS-Katusha) 49
.5. John Gadret (FRA-AG2R) 55
.6. Damiano Cunego (ITA-Lampre) 56
.7. Stefano Garzelli (ITA-Acqua &' || 'amp; Sapone) d.b.
.8. Alexandre Vinokourov (KAZ-Astana) d.b.
.9. Cadel Evans (AUS-BMC Racing) d.b.
10. Ivan Basso (ITA-Liquigas) d.b.
11. Vincenzo Nibali (ITA-Liquigas) d.b.