Italiako Giroa
101. edizioa
Jerusalemetik, Erromara
Agentziak | Erredakzioa
Ostiralean hasiko da Italiako Giroa eta gaur izango da taldeen aurkezpen ofiziala. Zazpi etapa maldan gora dute helmuga aurten.
-
Italiako Giroa Jerusalemen hasiko da
Italiako Giroko 101. edizioa berezia da oso. Aurreneko aldia izango da lasterketa Europatik at hasiko dela, Jerusalemen hain zuzen ere; gainera Israelen hiru etapa jokatuko dira guztira. Nabarmentzekoa da zazpi etapak maldan gora izango dutela helmuga eta bi jardunaldi erlojuaren kontra direla (44 kilometro guztira).
Israel utzi eta atseden eguna eta gero Sicilian jokatuko dira ondorengo hiru etapak, eta bertan aurreneko helmuga maldan gora Etnako sumendian.
Oso ibilbide gogorrari egingo diote aurre txirrindulariek aurten, 8. etapan Montevergine igo behar dute (15 kilometroko igoera) eta Gran Sasso, hemen Marco Pantani handiak lortu zuen garaipena 1999. urtean.
14. etapan egun handia Giroan, Monte di Ragona, Passo Duron Sella Valcalda eta Zoncolaneko igoerekin. Bigarren erlojupekoa 16. egunean helduko da, 34,5 kilometro Trento eta Rovereto artean.
18. etapan Coppi gaina dago, aurten Colle delle Finestre izango da (2178 metro), 20.ean Cerviniako igoera gogorra eta amaitzeko, 21. azken etapan, Erromara helduko dira geratzen diren txirrindulariak.
2018KO GIROKO IBILBIDE OFIZIALA
1. etapa, maiatzak 4, ostirala: Mendebaldeko Jerusalem - Mendebaldeko Jerusalem, 9,7 km (Erlojupekoa)
2. etapa, maiatzak 5, larunbata: Haifa - Tel Aviv, 167 km
3. etapa, maiatzak 6, igandea: Be’er Sheva - Eilat, 229 km
Maiatzak 7, astelehena: atseden eguna eta Italiara lekualdatzea
4. etapa, maiatzak 8, asteartea: Catania - Caltagirone, 191 km
5. etapa, maiatzak 9, asteazkena: Agrigento - Santa Ninfa (Valle del Belice), 152 km
6. etapa, maiatzak 10, osteguna: Caltanissetta - Etna, 163 km (Maldan gora amaitzen da)
7. etapa, maiatzak 11, ostirala: Pizzo Calabro - Praia a Mare, 159 km
8. etapa, maiatzak 12, larunbata: Praia a Mare - Montevergine di Mercogliano, 208 km (Mendatean amaitzen da)
9. etapa, maiatzak 13, igandea: Pesco Sannita - Gran Sasso D'Italia (Campo Imperatore), 224 km (Mendatean amaitzen da)
Maiatzak 14, astelehena: atseden eguna
10. etapa, maiatzak 15, asteartea: Penne - Gualdo Tadino, 239 km
11. etapa, maiatzak 16, asteazkena: Assisi - Osimo, 156 km
12. etapa, maiatzak 17, osteguna: Osimo - Imola, 213 km
13. etapa, maiatzak 18, ostirala: Ferrara - Nervesa della Battaglia, 180 km
14. etapa, maiatzak 19, larunbata: San Vito al Tagliamento - Monte Zoncolan, 181 km (Mendatean amaitzen da)
15. etapa, maiatzak 20, igandea: Tolmezzo - Sappada, 176 km
Maiatzak 21, astelehena: atseden eguna
16. etapa, maiatzak 22, asteartea: Trento - Rovereto, 34,5 km (Erlojupekoa)
17. etapa, maiatzak 23, asteazkena: Riva del Garda - Iseo, 155 km
18. etapa, maiatzak 24, osteguna: Abbiategrasso - Pratonevoso, 196 km (Mendatean amaitzen da)
19. etapa, maiatzak 25, ostirala: Venaria Reale - Bardonecchia, 181 km (Mendatean amaitzen da)
20. etapa, maiatzak 26, larunbata: Susa - Cervinia, 214 km (Mendatean amaitzen da)
21. etapa, maiatzak 27, igandea: Erroma - Erroma, 118 km