Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

2. etapa

Ackermannek irabazi du Fucecchioko esprint luzean

eitb.eus

Garaipena esprintean erabakiko da ihesaldi bat protagonista izan eta gero gaurko jardunaldian. Euskal txirrindulariak tropelean sartu dira.

Ackermann

Pascal Ackermannek (Bora-Hansgrohe) erdietsi du garaipena Italiako Giroko 2. etapan. Bolonia eta Fucecchio herrien artean 200 kiloemtro burutu dituzte txirrindulariek eta nahiz eta ihesaldi bat protagonista izan azkenean esprintean erabakiko da etapa; Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) jarraitzen du lider.

Kilometro luzeko esprinta izan da eta tropeleko gizon azkarrenak izan dira bertan. Ackermannek bere lehen garaipena eskuratu du Giro batean eta izen handiko txirrindulariak gainditu ditu, esaterako, bigarren egin duen Elia Viviani (Deceuninck-Quick Step) eta hiurugarren geratu den Caleb Ewan (Lotto-Soudal).

Astelehenean Giroko 3. etapa Vincin hasiko da, 1452. urtean Leonardo Da Vinci jaio zen herrian, eta 220 kilometro egin eta gero Orbetellon amaituko da jardunaldia.

SAILKAPENAK