Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

9. etapa, 169 km

Italiako Giroa: Contadorrek erakustaldia eman du Etna sumendian

Erredakzioa

Pintoko txirrindulariak irabazi du bederatzigarren etapa eta 'maglia rosa' jantzi du. Nibalik eta Kreuzigerrek 50 segundo galdu dituzte helmugan.

Saxo Bank taldeko txirrindulariak garaipen handia lortu du Etna sumendian, helmugarako 7 kilometroren faltan jaurti duen eraso gogorrari esker. Gainera, Alberto Contadorrek elastiko arrosa jantzi du, sailkapen nagusiko lehian arerio dituen txirrindulariek 50 segundo galdu baitituzte helmugan. Jose Rujano venezuelarra izan da bigarren, eta Stefano Garzelli sailkatu da hirugarren.

Alberto Contadorrek gogor eraso du helmugatik 6,7 kilometrora. Scarponi haren gurpilean jarri da, baina ez du madrildarraren erritmoari eusterik izan. Helmugarako 5 kilometro geratzen zirela erakusten zuen pankartaren azpitik igaro direnean, espainiarrak eta Rujanok 36 segundoko abantaila ateratzen zioten Nibaliren taldeari.

Helmugarako 1,3 kilometroren faltan, Contadorrek erritmoa aldatu du, eta Rujano atzean utzi du. Azkenean, Pintoko txirrindularia etapan ez ezik, sailkapen nagusian ere nagusi. Gainera, 20 segundoko denbora-saria lortu du lehen atseden-egunaren bezperan.

9. etapa:

1. Alberto Contador (Saxo Bank) 4:54:08
2. Jose Rujano (Androni) + 3
3. Stefano Garzelli (Acqua&' || 'amp;Sapone) + 50
4. Vincenzo Nibali (Liquigas-Cannondale) d.b.
5. Roman Kreuziger (Astana) d.b.
6. David Arroyo (Movistar Team) d.b.
7. Kanstantin Siutsou (HTC-Highroad) d.b.
8. Igor Anton (Euskaltle-Euskadi) + 59
9. John Gadret (AG2R) + 1:07
10. Hubert Dupont (AG2R) d.b.
11. Christophe Le Mevel (Garmin-Cervélo) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Alberto Contador (Saxo Bank)
2. Kanstantin Siutsou (HTC-Highroad) + 59
3. Christophe Le Mevel (Garmin-Cervélo) + 1:19
4. Vincenzo Nibali (Liquigas-Cannondale) + 1:21
5. Michele Scarponi (Lampre-ISD) + 1:28