Italiako Giroa
16. etapa
Italiako Giroa: Contadorrek lasterketa erabakita utzi du krono igoeran
Erredakzioa
Saxo Bankeko txirrindulariak 34 segundo atera dizkio bigarren izan den Vincenzo Nibaliri eta 38 segundo sartu dizkio hirugarren izan den Michele Scarponi. Orain, Nieve seigarren da sailkapen nagusian.
Alberto Contador (Saxo Bank-SunGard) txirrindulariak irabazi du Italiako Giroko 16. etapa. Bullenon burutu da eta 12,7 kilometroko krono igoera izan da. Contadorrek aurkarien denborak txikitu ditu eta aldeak handitu ditu sailkapen nagusian.
Pintokoak 34 segundo atera dizkio bigarren izan den Vincenzo Nibaliri eta 38 segundo atera dizkio hirugarren bukatu duen Michele Scarponiri.
Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariei dagokienez, Mikel Nievek bosgarren postua galdu du sailkapen nagusian. Jose Rujano da orain bosgarren eta Mikel Nieve seigarren sailkatua da liderrarengandik bederatzi minutu eta 22 segundora. Bere taldekidea den Igor Anton hamargaren postuan dago Contadorrengandik 10 minutu eta 58 segundora.
16. etapako sailkapena:
1. Alberto Contador (Saxo Bank-SunGard) 20:55
2. Vincenzo Nibali (Liquigas-Cannondale) + 34
3. Michele Scarponi (Lampre-ISD) + 38
4. José Rujano (Androni) + 39
5. Stefano Garzelli (Acqua&' || 'amp;Sapone) + 51
6. Roman Kreuziger (Astana) + 49
7. Denis Menchov (Geox-TMC) + 52
8. Marco Pinotti (HTC-Highroad) + 58
9. Branislau Samoilau (Movistar Team) + 59
10. Vladimir Miholjevic (Acqua&' || 'amp;Sapone) + 1:04
Sailkapen nagusia:
1. Alberto Contador (Saxo Bank-SunGard) 62:43:37
2. Michele Scarponi (Lampre-ISD) + 4:58
3. Vincenzo Nibali (Liquigas-Cannondale) + 5:45
4. John Gadret (AG2R) + 7:35
5. José Rujano (Androni) + 9:18
6. Mikel Nieve (Euskaltel-Euskadi) + 9:22
7. Denis Menchov (Geox-TMC) + 9:38
8. Roman Kreuziger (Astana) + 9:47
9. Joaquim Rodríguez (Katusha) + 10:25
10. Igor Antón (Euskaltel-Euskadi) + 10:58