Italiako Giroa
Esprint polemikoa
Giroa: Ulissiren garaipena Viscontiren deskalifikazioaren ondorioz
Erredakzioa
Ulissi Viscontiren bultzadagatik kexu agertu da eta epaileek arrazoia eman diote. Aldaketarik ez sailkapen nagusian.
Lampre taldeko Diego Ulissi txirrindulariak irabazi du Italiano Giroaren 17. etapa (230 kilometro Feltre eta Tirano artean). Alberto Contador espainiarrak lidergoari eutsi dio.
Etapa lasaia izan da Pintokoarentzat, ez du aurkarien erasorik jaso eta ihesaldia izan da protagonista. 16 lagunekoa izan bada ere, lau bakarrik iritsi dira helmugara eta esprintean erabaki da.
Amaiera polemikoa izan da. Giovanni Visconti sartu da lehena, baina Ulissi kexu agertu da Farnese taldekoak eman dion bultzadagatik eta epaileek arrazoia eman eta Visconti deskalifikatu dute.
Ihesaldiko gizonen arteko erasoak 23. kilometroan hasi dira. Tropela ez da aurrekoen erritmoari eustekoa gai izan.
17. etapa:
1 ULISSI Diego ITA LAM 5:31:51 0:00 20"
2 LASTRAS GARCIA Pablo ESP MOV 5:31:51 0:00 14"
3 VISCONTI Giovanni ITA FAR 5:31:51 0:00 8"
4 BAKELANDTS Jan BEL OLO 5:31:55 0:04 6"
5 TABORRE Fabio ITA ASA 5:31:59 0:08
6 VORGANOV Eduard RUS KAT 5:31:59 0:08
7 DUPONT Hubert FRA ALM 5:31:59 0:08
8 HERNANDEZ Jesus ESP SBS 5:31:59 0:08
9 KISERLOVSKI Robert CRO AST 5:31:59 0:08
10 SIVTSOV Kanstantsin BLR THR 5:32:01 0:10 4"
Orokorra:
1. Alberto Contador(ESP/Saxo Bank) 62:43:37.
2. Michele Scarponi (ITA/Lampre)&' || 'nbsp; 4:58.
3. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) 5:45.
4. John Gadret (FRA/AG2R) 7:35.
5. Kanstantsin Sivtsov (BIE/HTC-Highroad) 9:12.
6. Jose Rujano (VEN/Androni Giocattoli) 9:18.
7. Mikel Nieve (EUS/Euskaltel) 9:22.
8. Denis Menchov (RUS/Geox) 9:38.
9. Roman Kreuziger (CHE/Astana) 9:47.
10. Joaquin Rodriguez (ESP/Katusha) 10:25.