Italiako Giroa
20.etapa
Italiako Giroa: Kiryienkaren erakustaldia
Erredakzioa
Bielorrusiakoak astelehenean hil zen Xavi Tondori eskaini dio garaipena. Rujano eta Joaquim Rodriguez 4:43 eta 4:50era sartu dira, hurrenez hurren. Contador izango da igandeko protagonista nagusia.
Vasil Kiryenkak irabazi du Italiako Giroaren 20. etapa. Aurtengo Giroan aurreneko etapa lortu du horrela Movistar taldeak eta Kiryenkak Xavi Tondori eskaini dio garaipena. Bielorrusiarrak aurrera egin du helmugara heltzeko 45 kilometroren faltan eta garaipen ederra erdietsi du.
Sailkapen nagusian, bestalde, aldaketarik ez. Alberto Contador espainiarrak lidergoari eutsi dio eta bera da Giroaren behin behineko irabazlea. Euskaltel-Euskadiko Mikel Nieve hamargarren postuan dago sailkapenean. Igandean, probari epaia emango dion erlojupekoa, azken etapa (31,5 kilometro Milanen).
20. etapa:
1 KIRYIENKA Vasili BLR MOV 6:17:03 0:00 20"
2 RUJANO GUILLEN Jose'' VEN AND 6:21:46 4:43 12"
3 RODRIGUEZ Joaquin ESP KAT 6:21:53 4:50 8"
4 BETANCOURT Carlos A. COL ASA 6:22:34 5:31
5 GADRET John FRA ALM 6:22:57 5:54
6 SCARPONI Michele ITA LAM 6:23:01 5:58
7 KRUIJSWIJK Steven NED RAB 6:23:01 5:58
8 CONTADOR Alberto ESP SBS 6:23:01 5:58
9 MENCHOV Denis RUS GEO 6:23:01 5:58
10 KREUZIGER Roman CZE AST 6:23:19 6:16
Sailkapen nagusia:
1. Alberto Contador (Saxo Bank-SunGard) 83:34:35
2. Michele Scarponi (Lampre-ISD) a 5:18
3. Vincenzo Nibali (Liquigas-Cannondale) a 6:14
4. John Gadret (AG2R) a 7:49
5. Joaquim Rodríguez (Katuha) a 9:27
6. José Rujano (Androni) a 10:23
7. Roman Kreuziger (Astana) a 10:38
8. Denis Menchov (Geox-TMC) a 10:51
9. Kanstantin Siutsou (HTC-Highroad) a 11:53
10. Mikel Nieve (Euskaltel-Euskadi) a 12:03