Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Antolakuntzaren hutsa

Italiako Giroa: Ereserki frankista jarri dute Contador podiumean zela

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Antolakuntzak kale egin du Espainiako ereserkia jartzerakoan. Contador bera ere harrituta geratu da musika eta letra entzutean. 2007ko Tourra irabazi zuenean Danimarkako ereserkia jarri zioten.

Alberto Contadorrek irabazi du 2011ko Italiako Giroa eta bigarrenez irabazi du egutegiko lasterketa hau. Baina berezitasuna sari banaketan eta podiumean egon da.

Irabazlea Contador izan denez, Espainiako ereserkia jarri beharra zeukan Giroko antolakuntzak. Musika jotzen hasi da eta Espainiako ereserkia letrarekin entzuten zen. Francoren diktadura garaiko ereserkia da jarri dutena. Ereserki hori honela hasi da: "íViva España! Alzad los brazos, hijos del pueblo español, que vuelve a resurgir...". Jose Maria Pemanek 1928an egindako letra da.