Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

1. etapa

Filippo Ganna, erlojupekoan nagusi

ERREDAKZIOA

Italiarrak garaipenarekin estreinatu du erlojupekoko munduko txapeldunaren mailota Italiako Giroan. Atzetik, Joao Almeida eta Mikkel Bjerg sailkatu dira, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.

0:34
Filippo Ganna podiumean

Filippo Gannak (Ineos) irabazi du Italiako Giroaren lehenengo etapako erlojupekoa. Munduko txapeldunak garaipenarekin estreinatu du Imolako erlojupekoan lortutako maillota. Joao Almeida (Deceuninck Quick Step) eta Mikkel Bjerg (UAE) bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren.

Haizea eta euria izan dira protagonistak lehen etapan. Horretan, erlojupekoan espezialista den munduko txapelduna izan da garaile. Gannak 15 minutu eta 24 segundoko marka utzi du eta inork ezin izan du denbora hori hobetu.

Garailearen atzetik, Joao Almeida, bigarren, eta Mikkel Bjerg, hirugarren, sailkatu dira.

Bestalde, hainbat eroriko izan dira erlojupekoan zehar. Nabarmenena, Miguel Angel Lopezen erorikoa izan da. Kolonbiarra zulo batekin irrist egin eta lurrera joan da. Ospitalera eraman behar izan dute Lopez eta, beraz, lasterketa utzi behar izan du.

Horrenbestez, Filippo Ganna munduko txapeldunak irabazi du 2020ko Italiako Giroaren lehenengo etapa. Bihar, Alcamo eta Agrigento arteko 150 kilometroko etapa izango dugu. Etapa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Etxeondoren lehiaketa

Parte hartu egunero Ez da Giro! saioak martxan jartzen duen lehiaketan, eta asmatu zein den hiru pisten atzean ezkutatuta dagoen txirrindularia. Erantzun zuzen guztiak Etxeondo etxeko maillot eta kulot baten zozketan sartuko dira.