Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

4. etapa

Demare Sagani nagusitu zaio laugarren etapako esprint estuan

Erredakzioa

Arnaud Demare (Groupama) izan da Giroko laugarren etapako irabazlea. Frantziarrak Sagan (Bora) eta Ballerini (Deceunick Quick Step) gainditu ditu azken metroetan.

Arnaud Demarek doi-doi irabazi Peter Saganen aurretik

Arnaud Demarek (Groupama) irabazi du Italiako Giroko laugarren etapa, Catania eta Villafranca Tirrena (140 kilometro) artekoa, esprint estu batean Peter Sagan (Bora) mendean hartuta. Joao Almeidak (Deceunick Quick Step) lidertzari eutsi dio.

Demare oso gutxigatik nagusitu da esprintean Saganen eta Davide Balleriniren (Deceunick Quick Step) aurrean. Irabazleak hiru ordu, 22 minutu eta 13 segundo behar izan ditu laugarren etapa betetzeko.

Joao Almeidak jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan eta bi segundo ateratzen dizkio bigarren den Jonathan Caicedori (Education First). Pello Bilbao (Bahrain-McLaren) euskal txirrindularia hirugarren postuan da liderrarekiko 39 segundora.

Etxeondoren lehiaketa

Parte hartu egunero Ez da Giro! saioak martxan jartzen duen lehiaketan, eta asmatu zein den hiru pisten atzean ezkutatuta dagoen txirrindularia. Erantzun zuzen guztiak Etxeondo etxeko maillot eta kulot baten zozketan sartuko dira.