Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

5. etapa

Filippo Ganna, bigarrenez garaile; Pello Bilbao bigarren jarri da sailkapenean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Erlojuaren aurkako munduko txapelduna ihes eginda iritsi da Camigliatello Silanoko helmugara beste erakustaldi batean. Sailkapen nagusian, Pello Bilbao bigarren tokian kokatu da.

1:06
Filippo Ganna

Filippo Ganna italiarrak (Ineos) irabazi du Italiako Giroko bosgarren etapa, indar erakustaldi batekin, Mileto eta Camigliatello Silano herrien arteko ibilbide luzean (225 kilometro). Sailkapen nagusiari dagokionez, Joao Almeida portugaldarrak (Deceunick Quick Step) elastiko arrosari eutsi dio. Dena den, egon da aldaketarik; izan ere, Pello Bilbao bizkaitarra zazpigarren helmugaratu da, eta bigarren postura egin du jauzi, liderrarengandik 43 segundora.

Horrenbestez, Gannak, munduko erlojupeko txapeldunak, Giroko bere bigarren garaipena lortu du hasierako erlojupekoaren ondoren. Italiar erraldoiak 5 ordu, 59 minutu eta 17 segundo behar izan ditu ibilibidea betetzeko. Haren ondoren helmugaratu dira Patrick Konrad austriarra (BOra Hansgrohe) eta Almeida (Deceunick) liderra bera.

Castrovillaritik abiatuko da seigarren etapa eta 188 kilometro egin ostean iritsiko da Matera. Hirugarren mailako mendate puntuagarri bakarra izango dute txirrindulariek helmugatik gertu. Ihesaldietarako aproposa den etapa, baita esprinterako ere, aldapa motzak ondo pasatzen dituzten gizonen artean erabakitzekoa

Etxeondoren lehiaketa

Parte hartu egunero Ez da Giro! saioak martxan jartzen duen lehiaketan, eta asmatu zein den hiru pisten atzean ezkutatuta dagoen txirrindularia. Erantzun zuzen guztiak Etxeondo etxeko maillot eta kulot baten zozketan sartuko dira.