Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

9. ETAPA

Guerreirok saririk gabe utzi du Castroviejo Roccarasoko igoeran

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jonathan Castroviejo getxoztarrak ezin izan dio eutsi igoerako azken metroetan portugaldarrak jo duen erasoari, eta azkenerako irabazlearengandik 8 segundora helmugaratu da

1:20
Ruben Guerreiro

Ruben Guerreiro (EF) portugaldarrak Jonathan Castroviejo (Ineos) bizkaitarra gainditu du igande honetan, Italiako Giroko bederatzigarren etapan, San Salvo eta Roccaraso arteko 208 kilometroko ibilbidean. Joao Almeida (Deceunick Quick Step) portugaldarrak maglia arrosari eutsi dio.

Guerreirok erantzun egin dio helmugarako 6 kilometroren faltan Castroviejok ihesaldiko gainerako kideei egindako erasoari, eta aurrera jo dute bat eginda. Biek ala biek borroka gogorra izan dute azken igoeran garaipena lortzeko, % 12ko maldetan. Azkenean, baina, portugaldarrak lortu du garaipena bien arteko esprintean, eta zortzi segundoko aldearekin gurutzatu du helmuga.

Sailkapen nagusian, Almeidak elastiko arrosa janzten jarraituko du, Wilco Kelderman (Sunweb) herbeheretarrarekiko 30 segundoko aldearekin. Azken horrek Pello Bilbao (Bahrain Mclaren) gainditu du sailkapenean bederatzi segundogatik. Horrela, une honetan Bilbao hirugarren da, liderrarengandik 39 segundora.

Astelehenean, lehendabiziko atseden-eguna izango dute txirrindulariek, eta, asteartean, hamargarren etapa jokatuko dute, Lanciano eta Tortoreto artean (177 kilometro). Bertan, laugarren mailako hiru mendate eta hirugarren mailako bat igo beharko dituzte. Jardunaldiko lehen zatia Adriatikoko kostaldean zehar egin ostean, azken 40 kilometroak 'harresiz' zipriztinduta topatuko dute.

Etxeondoren lehiaketa

Parte hartu egunero Ez da Giro! saioak martxan jartzen duen lehiaketan, eta asmatu zein den hiru pisten atzean ezkutatuta dagoen txirrindularia. Erantzun zuzen guztiak Etxeondo etxeko maillot eta kulot baten zozketan sartuko dira.