Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

6ª etapa

Mader, garaile mendate gainean amaitu den lehen etapan; Valter da lider berria

A. B. E. | EITB Media

Gino Maderrek irabazi du 6. etapa eta Attila Valterrek jantzi du liderraren elastikoa. Bernal, Dan Martin eta Evenepoel irabazlearengandik 12 segundora helmugaratu dira. P. Bilbaok denbora galdu du.

  • Gino Mader

    Gino Mader, seigarren etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Gino Maderrek (Bahrain Victorious) irabazi du Italiako Giroko seigarren etapa, Grotte di Frasassi eta Ascoli Piceno (160 km) artean egin dena, eta mendate gainean amaitu den lehena. Bestalde, Attila Valterrek (Groupama) jantzi du liderraren elastikoa.

Eguneko ihesaldian zortzi txirrindulari ibili dira, baina 24 urteko Mader soilik izan da gai ihes eginda azkeneraino iristeko. Gino Mader izan da lehena Ascoli Picenoko helmuga gurutzatzen eta 12 segundo beranduago helmugaratu dira Egan Bernal (Ineos Grnadiers), Dan Martin (Israel Start Up) eta Remco Evenepoel (Deceuninck-Quick Step) txirrindulariak.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Attila Valter , 11 segundo ateratzen dizkio Evenepoeli (bigarren) eta 16 segundo Bernali (hirugarren).

Pello Bilbao ez da onenen artean egon

Bahrain Victorious taldeak Maderren etapa garaipena ospatu du Mikel Landak bosgarren etapan erorikoa izan eta lasterketa utzi ondorengo egunean. Hala ere, ez da egun biribila izan taldearentzat, Pello Bilbao taldeburuak denbora galdu baitu faboritoekiko.

Pello Bilbao taldekide duen Mader etapa irabazlearengandik 1'18"ra helmugaratu da, eta 1'02" galdu du Evenepoel, Dan Martin eta Egan Bernal txirrindulariekiko.

6. etapako sailkapena:

1 - MÄDER Gino (Bahrain - Victorious) 4:17:52
2 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) + 0:12
3 - MARTIN Dan (Israel Start-Up Nation) d.b.
4 - EVENEPOEL Remco /Deceuninck - Quick Step) d.b.
5 - CICCONE Giulio (Trek - Segafredo) + 0:14
6 - CARUSO Damiano (Bahrain - Victorious) + 0:25
7 - MARTÍNEZ Daniel Felipe (INEOS Grenadiers) d.b.
8 - SOLER Marc (Movistar Team) + 0:27
9 - CARTHY Hugh (EF Education - Nippo) + 0:29
10 - VLASOV Aleksandr (Astana - Premier Tech) d.b.
11 - YATES Simon (Team BikeExchange) d.b.

Sailkapen nagusia:

1 - VALTER Attila (Groupama - FDJ) 22:17:06
2 - EVENEPOEL Remco (Deceuninck - Quick Step) + 0:11
3 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) + 0:16
4 - VLASOV Aleksandr (Astana - Premier Tech) + 0:24
5 - VERVAEKE Louis (Alpecin-Fenix) + 0:25
6 - CARTHY Hugh (EF Education - Nippo) + 0:38
7 - CARUSO Damiano (Bahrain - Victorious) + 0:39
8 - CICCONE Giulio (Trek - Segafredo) + 0:41
9 - MARTIN Dan (Israel Start-Up Nation) + 0:47
10 - YATES Simon (Team BikeExchange) + 0:49