Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Lasterketa utzi ostean

Mikel Landa Gasteizen da jada eta bertan egingo diote ebakuntza

A. B. E. | EITB Media

Ezker lepauztaia eta bost saihets hautsita ditu Murgiako txirrindulariak, Giroko 5. etapan erorikoa izan ostean. Gasteizko ospitalean egingo diote lepauztaiko ebakuntza, ostiral honetan.

  • Mikel Landa

    Mikel Landa, Bahrain Victorious taldeko txirrindularia. Argazkia: EITB Media

Mikel Landak (Bahrain Victorious) Ricconeko ospitalean pasa zuen gaua, Italiako Giroko bosgarren etapan erorikoa izan eta lasterketa utzi ostean. Ricconeko ospitalean alta jaso eta Gasteizen da jada.

"Gasteizko ospitalean nago jada. Eskerrik asko bidali dizkidazuen animo mezuengatik. Eskaini didazuen babesa eskertzeko, ahal dudan guztia egingo dudala ziurtatzen dizuet", publikatu du Landak Twitter sare sozialean.

Daniele Zaccaria Bahrain Victorious taldeko medikuak Mikel Landa nola dagoen azaldu du: "Mikelek gaua ondo pasa du Ricconeko ospitalean. Lesio gehiago dituen jakiteko frogak egin zizkioten, eta froga guztien emaitza negatiboa izan zen. Ondorioz, etxera itzultzeko baimena eman zitzaion. Gasteizen ebakuntza egingo diote, eta sendatze prozesuari ekingo dio ondoren".

Giroko bosgarren etapan izan zuen erorikoaren ondorioz, Landak ezker lepauztaia eta bost saihets hautsita ditu.