Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Aurtengo ediziorako

Bardiani, Drone Hopper-Androni eta Eolo-Kometa talde italiarrak gonbidatu ditu Giroak

EITB Media

Alpecin-Fenix eta UCI WorldTeamseko 18 taldeekin batera 105. edizioan hartuko dute parte.

  • Tropela 2021eko Giroan

    Tropela 2021eko Giroan

Italiako Giroko arduradunek jakitera eman dituzte 2022.eko edizioan gonbidatuko dituzten taldeen izenak.

UCI ProTeamseko hiru talde Italiar izango dira, hots, Bardiani CSF Faizane, Drone Hopper-Androni Giocattoli eta Eolo-Kometa Cycling Team.

Horiekin batera 2021eko UCI ProTeam talde onena egongo da, hau da, Alpecin-Fenix, eta urtero legez, UCI WrldTeamseko 18 taldeak.

Arkea-Samsicek, iazko denboraldian UCI ProTeameko bigarren talde onena izan zenez,  parte hartzeko eskubidea zuen, baina gonbidapenari uko egin dio eta Giroak hiru talde italiar sartu ahal izan ditu aurtengo edizioan.