Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

5. etapa

Demarek irabazi du Giroko bosgarren etapa, esprintean nagusituta

EITB Media

Arnaud Demarek garaipena lortu du Italiako Giroko bosgarren etapan. Frantziarra nagusitu da esprintean, Gaviria eta Nizzolo mendean hartuta. Juan Pedro Lopezek jarraitzen du lider. Pello Bilbao zortzigarren da sailkapen nagusian, eta Mikel Landa hamabigarren.

  • Arnaud Demare

    Arnaud Demare, 5. etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Arnaud Demarek (Groupama-FDJ) irabazi du Italiako Giroko bosgarren etapa, asteazken honetan (maiatzak 11) Catanian hasi eta Messinan amaitu dena, 174 kilometroko ibilbidearekin. Juan Pedro Lopezek (Trek-Segafredo) lidertzan jarraitzen du.

Etapako mendate bakarra Portella Mandrazzi izan da. Batez besteko ehuneko 4,9 maldak dituen mendatean, besteak beste, Mark Cavendish (Quick Step-Alpha Vinyl) eta Caleb Ewan (Lotto Soudal) moztuta geratu dira. Demare ere atzean geratu da, baina bere taldekideen lanari esker berriro tropelean sartzea lortu du.

Esprintean erabaki da irabazlea, eta azken metroetan Arnaud Demare nagusitu da. Fernando Gaviria (UAE Emirates) izan da bigarren, eta Giacomo Nizzolo (Israel-Premier Tech) hirugarren. Frantziarrak bere seigarren etapa garaipena erdietsi du Giroan. Jada 85 etapa ditu irabazita profesional mailan.

Juan Pedro Lopezek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan. Lopezek 39 segundoko abantaila du Lennard Kamnarekiko (Bora-hansgrohe), eta 58 segundo ateratzen dizkio Rein Taaramaeri (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux). Pello Bilbao (Bahrain Victorious) zortzigarren da postu bat galdu ostean, liderrarekiko bi minutura. Mikel Landak (Bahrain Victorious) hamabigarren jarraitzen du, Lopezekiko 2'15"era.

Bosgarren etapako sailkapena:

1 - DEMARE Arnaud (Groupama) 4:03:56

2 - GAVIRIA Fernando (UAE) d. b.

3 - NIZZOLO Giacomo (Israel) d. b.

4 - BALLERINI Davide (Quick-Step) d. b.

5 - GIRMAY Biniam (Intermarché) d. b.

6 - BAUHAUS Phil (Bahrain - Victorious) d. b.

7 - DAINESE Alberto (DSM) d. b.

8 - TESFATSION Natnael (Androni) d. b.

9 - THEUNS Edward (Trek-Segafredo) d. b.

10 - CONSONNI Simone (Cofidis) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - LOPEZ Juan Pedro (Trek - Segafredo) 18:21:03

2 - KÄMNA Lennard (BORA) + 39"

3 - TAARAMÄE Rein (Intermarché) + 58"

4 - YATES Simon (BikeExchange) + 1'42"

5 - VANSEVENANT Mauri (Quick-Step) + 1'47"

6 - KELDERMAN Wilco (BORA) + 1'55"

7 - ALMEIDA João (UAE) + 1'58"

8 - BILBAO Pello (Bahrain - Victorious) + 2'00"

9 - PORTE Richie (INEOS) + 2'04"

10 - BARDET Romain (DSM) + 2'06"

11 - CARAPZ Richard (INEOS) + d. b.

12- LANDA Mikel (Bahrain Victorious) + 2'15"