Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

15. etapa

Rabottiniren erakustaldia eta 'Purito'k lidergoa berreskuratu du

Erredakzioa

Italiarra izan da jardunaldiko ihesaldiaren protagonista eta esprintean Joaquim Rodriguez gainditu du. Losada helmugaratu da hirugarren postuan.

02:19
Rabottinik amaiera borobila eman dio ihesaldi luze bati

Matteo Rabottini (Farnese) italiarra nagusitu da Italiako Giroaren 15. etapan. Rabottinik erakustaldia eman du 151 kilometroko ihesaldiari amaiera bikaina emanez. Joaquim Rodriguezek lidergoa berreskuratu du.

Helmugarako kilometro baten faltan Rabottini harrapatu du "Purito"k, baina italiarrak ez du amore eman eta lehena helmugaratu da 5h15:30ko denbora eginda. Hesjdedal 39 segundora heldu da eta Joaquim Rodriguezek elastiko arrosa berreskuratu du. Hirugarren postua Losadarentzat izan da.

"Purito" da beraz sailkapen nagusiko liderra. Katalanak 30 segundoko aldea dauka Hesjedalekin eta 1:22koa Ivan Basso italiarrarekin. Radio-Shack Nissan taldeko Frank Schleckek sorbalda minduta dauka eta Giroa utzi behar izan du.

Movistar taldeko Beñat Intxausti sailkapen nagusiko zazpigarren postuan da, 1:42ra.

15. etapa:

.1. Matteo Rabottini (ITA-Farnese) 5h15:30
.2. Joaquim Rodríguez (ESP-Katusha) d.b.
.3. Alberto Losada (ESP-Katusha) 23
.4. Sergio Henao (COL-Sky) 25
.5. Michele Scarponi (ITA-Lampre) d.b.
.6. Ivan Basso (ITA-Liquigas) d.b.
.7. Stefano Pirazzi (ITA-Colnago) 29
.8. Roman Kreuziger (CZE-Astana) d.b.
.9. John Gadret (FRA-ALM) d.b.
10. Amets Txurruka (EUS-Euskaltel) d.b.
11. Mikel Nieve (EUS-Euskaltel) 36
12. Ryder Hesjedal (CAN-Garmin) 39
14. Beñat Intxausti (EUS-Movistar) 44

Sailkapen nagusia:

.1. Joaquim Rodriguez (ESP-Katusha) 65h11:07
.2. Ryder Hesjedal (CAN-Garmin) 30
.3. Ivan Basso (ITA-Liquigas) 1:22
.4. Paolo Tiralongo (ITA-Astana) 1:26
.5. Roman Kreuziger (CZE-Astana) 1:27
.6. Michele Scarponi (ITA-Lampre) 1:36
.7. Beñat Intxausti (EUS-Movistar) 1:42
.8. Sergio Henao (COL-Sky) 1:55
.9. Darío Cataldo (ITA-OPQ) 2:12
10. Sandy Casar (FRA-FDJ) 2:13
11. Rigoberto Uran (COL-Sky) 2:56.