Italiako Giroa
16. etapako irabazlea
Jon Izagirre: 'Giroan etapa bat irabaztea amets bat da niretzat'
Erredakzioa
Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak 16. etapa irabazi du eta oso pizik dago lasterketa handi honetan garaipena eskuratu ahal izan duelako.
Jon Izagirre (Euskaltel-Euskadi) Ormaiztegiko txirrindulariak Giroko 16. etapa irabazi du. Eguneko ihesaldian sartu da, 100 kilometro eman ditu ihes eginda hamar txirrindulariko talde baten eta, helmugarako lau kilometro falta zirenean lasterketa buruan utzi duen erasoa jo du. Bakarrean gurutzatu du Falzesen (Austria) zegoen helmuga.
Euskalteleko txirrindulariak EITBko mikrofonoen aurrean hitz egin du etapa irabazi ondoren. "Zoragarria izan da, amtes bat. Gaurkoa ihesaldi bat sortu eta bertan sartzeko egun aproposa zen. Liderraren taldeak alde handia utzi digu etapa lasai hartu nahi zutelako. Azkenean indarrek erantzun egin digute eta garaipena lortu ahal izan dugu", esan du Izagirrek.
Azken maldan erasoa jotzea nola erabaki duen ere komentatu du: "Jende indartsua zegoen ihesaldian, Herrada, adibidez. Azken igoeran erasoa jotzea erabaki dut eta horren ondorioz bakarrean gurutzatu dut helmuga".
23 urte besterik ez ditu Jon Izagirrek eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Giroko etapa garaipen honekin. "Lehen garaipena Asturiaseko Itzulian lortu nuen. Orain, Italiako Giroan etapa garaipen bat lortzea egia bihurtu den ametsa izan da", gaineratu du Euskaltelekoak.