Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

16. etapa

Jon Izagirrek garaipen handia lortu du Giroan

Erredakzioa

Euskalteleko euskal txirrindulariak erasoa jo du azken igoeran eta aurkari guztiak atzean utzi ditu. Ormaiztegiko 23 urteko mutilak denboraldiko bigarren garaipena eskuratu du.

01:53
Jon Izagirrek garaipena lortu du Giroan

Jon Izagirre Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak garaipen ikusgarria lortu du Giroko 16. etapan. Limone sul Garda eta Falzes (Austria) arteko etapak 177 kilometroko ibilbidea izan du eta Purito Rodriguezek ez du zailtasunik izan lideraren elastikoa mantentzeko.

Ormaiztegiko 23 urteko txirrindularia hamar kide izan dituen ihesaldian sartu da eta 100 kilometro eman ditu ihes eginda. Helmugara iristeko lau kilometro falta zirenean jo du erasoa Izagirrek, konkretuki, azken igoeran jo du erasoa eta aurkari guztiak atzean utzi ditu. Azken kilometroan ondo eutsi dio igoeran lortutako errentari eta, helmuga bakarrean gurutzatu du.

Izagirreren atzetik Alessandro De Marchi (Androni) eta Stef Clement (Rabobank) iritsi dira 15 segundora. Tropela lasai ibili da gaurkoan eta irabazlearengandik 8 minutu eta 53 segundora iritsi da.

Etapako sailkapena:

.1. Jon Izagirre (EUS/Euskaltel-Euskadi) 4:02:00
.2. Alessandro De Marchi (ITA/Androni) + 15
.3. Stef Clement (HOL/Rabobank)
.4. Mathias Frank (SUI/BMC)
.5. José Herrada (ESP/Movistar)
.6. Manuele Boaro (ITA/Saxo Bank)
.7. Matthias Brandle (AUT/NetApp)
.8. Nikolas Maes (BEL/Omega Pharma-Quick Step)
.9. Lars Yting Bak (DIN/Lotto)
10. Luca Mazzanti (ITA/Farnese Vini)

Sailkapen nagusia:

.1. Joaquim Rodriguez (ESP/Katusha)
.2. Ryder Hesjedal (CAN/Garmin) + 30
.3. Ivan Basso (ITA/Liquigas) + 1:22
.4. Paolo Tiralongo (ITA/Astana) + 1:26
.5. Roman Kreuziger (CZE/Astana) + 1:27
.6. Michele Scarponi (ITA/Lampre) + 1:36
.7. Beñat Intxausti (EUS/Movistar) + 1:42
.8. Sergio Luis Henao (COL/Sky) + 1:55
.9. Dario Cataldo (ITA/Omega Pharma) + 2:12
10. Sandy Casar (FRA/Francaise) + 2:13