Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

17. etapa

Joaquim Rodriguezek irabazi du etapa, eta lider jarraitzen du

Erredakzioa

Basso, Hesjedal, Uran, Scarponi eta Pozzovivo txirrindulariekin batera iritsi da azken metroetara, eta esprintean nagusitu da. Intxausti eta Nieve irabazlearengadik 1'21"era iritsi dira.

03:38
Joaquim Rodriguez

Joaquim 'Purito' Rodriguezek (Katusha) irabazi du Giroko 17. etapa. Falzes/Pfalzen eta Cortina d'Ampezzo artekoa (186 kilometro) mendiko etapa izan da, eta, garaipena lortuta, lidergoari eutsi dio txirrindulari katalanak.

Faboritoak izan dira aurrean gaurkoan, eta beraien artean erabaki da etapako irabazlea. Sei txirrundulari iritsi dira lasterketa buruan azken metroetara, eta ‘Purito’k esprintean lortu du garaipena. Ivan Basso (Liquigas) izan da bigarren, eta Ryder Hesjedal (Sky), hirugarren. Multzo horretan iritsi dira: Rigoberto Uran (laugarren), Michele Scarponi (bosgarren) eta Domenico Pozzovivo (seigarren).

Faboritoen talde honen ondoren, irabazlearengandik minutu bat eta 21 segundora iritsi dira Beñat Intxausti (Movistar) eta Mikel Nieve (Euskaltel) euskal txirrindulariak.

Joaquim Rodriguezek bigarren etapa garaipena du honakoa aurtengo Giroan, eta lidergoan jarraitzen du. Gaurkoan ez da segundoen saririk egon helmugan, eta sailkapen nagusiko lehen hiru sailkatuen arteko aldeak ez du aldaketarik izan. Hesjedal da bigarren sailkatua, liderrarengandik 30 segundora, eta Basso dago hirugarren postuan minutu bat eta hogeita bat segundora.

Etapako sailkapena:

.1. Joaquim Rodriguez (ESP) Katusha 5:24:41
.2. Ivan Basso (ITA) Liquigas d.b.
.3. Ryder Hesjedal (CAN) Garmin d.b.
.4. Rigoberto Uran (COL) Sky d.b.
.5. Michele Scarponi (ITA) Lampre d.b.
.6. Domenico Pozzovivo (ITA) Colnago + 02
.7. Benat Intxausti (EUS) Movistar + 1:22
.8. Daniel Moreno (ESP) Katusha d.b.
.9. Thomas De Gendt (BEL) Vacansoleil d.b.
10. Johann Tschopp (SUI) BMC d.b.

12. Mikel Nieve (EUS/Euskaltel) d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Joaquim Rodriguez (ESP) Katusha 74:46:46
.2. Ryder Hesjedal (CAN) Garmin + 30
.3. Ivan Basso (ITA) Liquigas + 1:22
.4. Michele Scarponi (ITA) Lampre + 1:36
.5. Rigoberto Uran (COL) Sky + 2:56
.6. Benat Intxausti (EUS) Movistar + 03:04
.7. Domenico Pozzovivo (ITA) Colnago + 3:19
.8. Paolo Tiralongo (ITA) Astana + 4:13
.9. Thomas De Gendt (BEL) Vacansoleil) + 4:38
10. Sergio Henao (COL) Sky + 4:42