Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

MAIATZAK 12, OSTIRALA

Italiako Giroaren 7. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Capua-Gran Sasso d'Italia (218 km)

EITB MEDIA

Edizioko bigarren etaparik luzeena izango da, eta zailenetakoa gainditu beharreko hiru mendateen zailtasunagatik, txirrindulariei esfortzu fisiko handia eskatuko diena.

  • 2023ko Italiako Giroko 7. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it.

    2023ko Italiako Giroko 7. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it.

2023ko Italiako Giroak zazpigarren etapa jokatuko du maiatzaren 12an, ostiralean, mendiko etapa gogor batekin: 218 kilometroko ibilbideari egingo diote aurre txirrindulariek Capua eta Gran Sasso D'Italia artean, eta 3900 metroko desnibel metatua izango dute zain.

Edizioko bigarren etaparik luzeena izango da, baita zailenetakoa ere, gainditu beharreko hiru mendateen zailtasunagatik. Hala, esfortzu fisiko handia egin beharko dute parte-hartzaileek. Lehen 90 kilometroak errepide azkarretatik igaroko dira, Isernia eta Rionero Sannitico herrien inguruan. Hortik aurrera, ibilbidea zailtzen hasiko da 100. kilometroan iritsiko den Roccarasoko igoerarekin (2. mailakoa). Behin goialdean, Sulmona eta Popolirako jaitsiera luzeari ekingo diote.

Bussi sul Tirino herritik pasatu ondoren, 45 kilometro inguruko azken igoera hasten da. Igoera hori bi zatitan egongo da banatuta Mendiko Sailkapen nagusiari begira: lehena, Calascioraino (2. mailakoa); bigarrena, laburrago eta maldatsuagoa (Gran Sasso d'Italia, 1. mailakoa), helmugaraino iritsiko dena. Bukaerako igoera horrek % 9 inguruko batez besteko maldak ditu, tarte batean % 13koak izaterarino iristen direnak.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 11:05etik aurrera; ETB4k 14:00etik 15:10era egingo du bat seinalearekin; eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.

Ikusi 6. etaparen profila | Ikusi 8. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko 7. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it

Italiako Giroko 7. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it

------------------------------------------------------

CALASCIO

2023ko Italiako Giroko Calascioko igoera. Argazkia: giroditalia.it

2023ko Italiako Giroko Calascioko igoera. Argazkia: giroditalia.it

GRAN SASSO D'ITALIA

2023ko Italiako Giroko Gran Sasso D'Italiako igoera. Argazkia: giroditalia.it

2023ko Italiako Giroko Gran Sasso D'Italiako igoera. Argazkia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 7. etapa (maiatzak 12)

Ibilbidea: Capua – Gran Sasso d´Italia (Campo Imperatore)

Distantzia: 218 km

Goranzko desnibel metatua: 3.900 m

Hasiera-ordua: 11:20

Amaiera-ordua: 16:54 (39 km/h) | 17:14 (37 km/h) | 17:36 (35 km/h).

Mendiko saria: Roccaraso (2. mailakoa), 100,5. kilometroan; Calascio (2. mailakoa), 185,8. kilometroan; Gran Sasso d'Italia (1. mailakoa), 218. kilometroan.